Maria Arnal i Marcel Bagés eta Frustration Usopop festibalean

Maria Arnal i Marcel Bagés eta Frustration Usopop festibalean Maiatzaren 26 eta 27an izango da musika jaialdia, Lizarrietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maria-arnal-i-marcel-bages-eta-frustration-usopop-festibalean/@@download/image/Captura de pantalla 2018-01-17 a las 09.09.43.png
2018/01/17
Maiatzaren 26 eta 27an izango da musika jaialdia, Lizarrietan.
Maria Arnal i Marcel Bagés eta Frustration Usopop festibalean

Hasi dira USOPOP 9 musika festibaleko lehen izenak aireratzen; jaialdiko antolatzaileek Maria Arnal i Marcel Bagés eta Frustration konfirmatu dituzte aurtengo ediziorako. Hala, Lizarrietan izango da Frustration cold wave talde mitikoa, eta Maria Arnal i Marcel Bagés bikote katalandarrak Santa Katalina kaperako programazioan parte hartuko du.


Usopop festibalaren 9. edizioa maiatzaren 26 eta 27an izango da, Lizarrietan (larunbata) eta Santa Katalina kaperan (igandea). Dagoeneko eskuragarri daude bi egunetarako sarrerak 15 eurotan (kopuru mugatua). Sarrerak erosteko eta informazio gehiagorako, egin klik hemen.