Marguerite Yourcenar: Mitoen kontalaria

Marguerite Yourcenar: Mitoen kontalaria https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
erreportajea
Marguerite Yourcenar: Mitoen kontalaria
Marguerite Cleenewerck de Crayencour, ezizenez Marguerite Yourcenar, Bruselan jaio zen 1903an. Jaio eta egun gutxitara, ama hil zitzaion eta, geroztik, aitarekin eman zuen gaztaroa nola nerabezaroa, leku batetik bestera. Hala igaroko zuen bizitza osoa Grezian, Ingalaterran, Suitzan, Indian, EE.BBetan eta beste hainbat tokitan murgilduz. Bidaia hauen fruitu eta jaso zuen hezkuntza bereziari esker -ez zen eskolara joan, aita eta irakasle partikularren bidez ikasi zuen, museo anitzetan bisita eginez- nortasun sakon eta asezina garatu zuen. Bere mundu partikularrean eragin itzela izan zuten klasikoek, batez ere Grezia eta Erromakoek. Finean, berak aitortu zuenez, "gizakiek egin izan dituzten ia gauza guztiak grekeraz esan izan baitira". Horregatik saiatu zen mundu garaikidea aintzinako mitoen bidez aztertzen.
Lan honetan, benetan goraipagarriak dira "Hadrianoren oroitzapenak", (Elkar 1985) eta "Opus Nigrum" lanak. Hauez gain, badira euskaraz irakur daitezkeen beste bi lan: "Alexis edo alferrikako guduari buruzkoa" (Elkar 1988) eta, berriki, "Ekialdeko Kontakizunak" (Ibaizabal 1996).  Bere bizitzaren testigantza izan nahi zuen trilogia bat ere idatzi zuen, "Le Labyrinthe du monde". 1987an hil zen, atzean utzi dugun mende iskanbilatsuaren lekuko aparta bihurtu zelarik.
Mitoen berrirakurketa modernoak egiten iaioa zen Yourcenar. Benetan gogoangarriak dira berak sorturiko hainbat pertsonaia, Hadriano enperadorea, Zenon alkimista... guztiak bizi duten garaiarekiko ikuspuntu kritikoarekin, guztiak gizatiarrak eta maitatzen ikasi nahi dutenak. Aberririk gabeko pertsonak deskribatu zituen bere lanetan, bera ere halakoa baitzen, nomada samarra. Eta halaxe dira ere bere mitoak, historian galduta dabiltzan ibiltari errariak, munduari bira ematen dioten ahots hunkigarriak.