“MARCUS” ***

“MARCUS” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marcus/@@download/image/85p62marcus.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
MARCUS MILLER
85.zenbakia
“MARCUS” ***
Miller hamahiru urtekin hasi zen baxua jotzen, klarinetea eta pianoarekin batera. Hamabostekin, Aretha Franklin, Roberta Flack, edo Groover Washingtonen estudioko musikaria zen. Baxulari trebea eta ekoizle aparta da Miller, eta oinarria jazz eta funk doinuetan izan arren, erritmo askorekin jolasten du. Disko honetako lehen kantuan, adibidez, ekialde hurbileko musikari egiten dio keinua, eta ahotsetan, luxuzko kolaboratzaileak ditu: Corrine Baley, Keb Mo, Lalah Hathaway… Oso gomendagarria