Maravillasen auzia atzeratu dute

Maravillasen auzia atzeratu dute 4-7 hilabete artean atzeratu dute epaiketa; 72.000 euroko kostea izango du prozesuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maravillasen-auzia-atzeratu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-09 a las 11.04.01.png
2019/05/09
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

4-7 hilabete artean atzeratu dute epaiketa; 72.000 euroko kostea izango du prozesuak.
Maravillasen auzia atzeratu dute

Gaur izan behar zuen Maravillas gaztetxeko 22 kideren kontrako epaiketa Iruñean, baina epaiketa atzeratzea erabaki du epaileak, defentsa abokatuaren eskaria aintzat hartuta. Hain zuzen, akusatuen abokatuak denbora eskatu du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako txostena aztertzeko; hala, epaiketa urrian edo azaroan hasiko da.

Justizia Jauregiaren atarian, Epaiketa guztien gainetik, Maravillas herriarentzat lelopean, gaztetxeko kideen kontrako epaiketa salatu dute hainbat lagunek.