Maravillas gaztetxea husten

Iruñeko Maravillas gaztetxea husten hasi da foru polizia. Foruzainak gaueko 4.30tan sartu dira eraikinean; ez zen inor barruan. Foruzaingoak adierazi du eraikina ikuskatzen ari dela, eta inguruko kaleak moztu dituzte. Gaztetxeak mobilizatzera deitu du eta dozenaka lagun ari dira protestan Iruñeko alde zaharrean. 18:00etan Herri batzarra egiteko deia zabaldu dute Merkaderesen.
Espainiako Poliziak gogor egin du gaztetxearen alde protestan ari diren gazteen aurka. Pilotakadak gazteen, kazetarien zein bertatik pasatzen zen edonoren aurka jaurti dituzte. Foruzaingoak Maravillas gaztetxea hustu zuen 2018ko abuztuan. Hurrengo egunean, berriro okupatu zuten Rozalejo jauregia gaztetxeko kideek.
Sarean mugimendu handia sortu da gertatzen ari denaren inguruan; horregatik sareetatik dabilen guztia #MaravillasHerriarentzat traolarekin saretzeko eskatu dute.
Maravillas desalojatzera etorri dira!
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) 8 de enero de 2019
Han venido a desalojar Maravillas!
Nabarreriara etortzeko deia luzatzen dugu mundu guztiari!
Hacemos un llamamiento a todo el mundo a acercaros a la plaza de nabarreria!
Maravillasetik ez dira pasako#MaravillasHerriarentzat pic.twitter.com/xzRqTA0mqY
Karga poliziala. Kazetariak ere bai. Espainiako poliziak borrarekin kolpea eman dit hankan, bideo hau grabatzen ari nintzela @berria pic.twitter.com/pSJl9Q6ZUE
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 8 de enero de 2019
Hustutzeak dirauen bitartean, denok kalera! 18:00etan Herri batzarra Merkaderesen!
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) 8 de enero de 2019
Mientras dure el desalojo, todxs a la calle! A las 18:00 Asamblea popular en Marcaderes! pic.twitter.com/Etz9YQU6eV