Marasma Saretzen egitasmoak bideoklipa aurkeztu du Bilboko 7Katu gaztetxean

Goienetxe Anaiak, 121 Krew eta Norte Apatxe hip hop taldeek hitza hartu eta 'Imajina' kanta sortu dute.
Marasma Saretzen egitasmoa azaroan abiatu zuten "gazteon artean dagoen hurruntzea apurtu asmoz". Gazteek hitza hartzea izan zen ekimen honen hasiera-hasierako helburua, Marasmako kideek beraiek azaldu dutenez: "Nahikoa da gazteoi buruz besteek hitz egiteaz. Behin eta berriz entzun dugu gazteok alperrak, drogazaleak, pasotak... garela. Baina gazteok hori baino askoz gehiago ere bagara eta aurrerantzean geu izango gara gure izaera deskribatzen duten izenlagunak ezarriko ditugunak".
Horregatik eta horretarako, gazteen errealitatea nolakoa den gazteek beraiek azaltzeko eta zer aldatu gura luketen plazaratzeko, Marasma Saretzen ekimenak galdera bat eraman du herriz herri eta auzoz auzo: 'Eta gazteok zer diogu?'
Gazteak bildu eta galdera horri erantzunez, eztabaidatuz, hainbat diagnostiko eratu dituzte eta, adierazi dutenez, horiexek izango dira aurrerantzean iparrorratza: "Sistemak norbanako bakoitzaren arazo gisa saltzen dituen problematikak amankomunean jarri eta elkarlanaren bitartez eraldatuko ditugu".
Norte Apatxe, 121 Krew eta Goienetxe Anaiak hip-hop taldeek elkarlanean sortutako 'Imajina' abestiak eta, honekin batera, Bilboko 7Katu gaztetxean aurkeztu berri duten bideoklipa gazteen errealitate anitza irudikatzera datorrela azaldu dute Marasmako kideek: "Orotariko gazteak bilduko gaituen sare erraldoia sortu nahi dugu".