Mar adentro (The Sea Inside) ****

Mar adentro (The Sea Inside) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mar-adentro-the-sea-inside/@@download/image/44p48-1.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alejandro Amenabar. Aktoreak: Javier Bardem, Belen Rueda, Lola Dueñas.  Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 110 minutu.  
44.zenbakia
Ramon Sampedro tetraplegiko galiziarrak modu duinean hil ahal izateko aurrera eraman zuen borroka latza du ardatz Alejandro Amenabar zinemagileak drama gordin honetan. Ramonek ia hiru hamarkada egin ditu ohean preso. Bere buruaz beste egin nahi du. Duintasunez hil. Baina, horretarako ere, laguntza behar du. Legeak, ordea, bere asmoak zapuztu ditu. Bi emakume ditu alboan. Bata abokatua da, eta bere borrokari babesa ematen dio. Besteak, berriz, bizitza beti aukera onena dela errepikatzen dio. The Others apartaren egileak eutanasiari buruz gogoeta egiten du drama hunkigarri honetan.