Mapa Galduak: Musikatutako esperientzia kartografikoa

Mapa Galduak: Musikatutako esperientzia kartografikoa 10 urtetan zehar USOPOP jaialdi ederraren bitartez gozarazi gaituztenek proiektu berria dakarte. Mapa Galduak da proposamen berriaren izena eta urriaren 28, 29 eta 30 egunetan ospatuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mapa-galduak-musikatutako-esperientzia-kartografikoa/@@download/image/Mapa Galduak - Poster - 2.jpg
2022/09/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

10 urtetan zehar USOPOP jaialdi ederraren bitartez gozarazi gaituztenek proiektu berria dakarte. Mapa Galduak da proposamen berriaren izena eta urriaren 28, 29 eta 30 egunetan ospatuko da.
Mapa Galduak: Musikatutako esperientzia kartografikoa

Hitzordu berri honek formula berritzailea planteatzen du. Hiru egunetan, Sarako (Lapurdi) leku ezberdinak bisitatuko dira modu ibiltarian sorkuntza eta kartografia uztartuz. Helburua musika ezohiko lekuetara eramatea da. 

Mugarri 25
Proiektuaren zutabetako bat artisten egonaldia izango da. Euskal Herri osotik eta urrutiagotik etorritako artistak Larrun tontorrean den KAIOLA egoitzan elkartuko dira. Gonbidatuek han asmatutakoak Mapa Galduak jaialdian aurkeztuko dituzte kontzertu ezin bereziago batean. Artistak hauek izango dira: Paxkal Irigoyen (Paxkal Irigoyen & Kontsumo Orkestra), Vincent Bestaven (Boti- bol), Félix Buff (Rüdiger), Kamille Dizabo (Orbel), Anne-Lise Arnaud (Orbel), Alan Billi (Orbel), Nahia Zubeldia (Lumi, Unama), Aitor Etxebarria (El Txef_A), Maia Iribarne (Habia), Jonas Bonetta (Evening Hymns), Gartxot Unsain (Ghau, Madeleine, Bananas) eta Peio Erramouspe (Haira, Maïru).


Sortzaile guzti hauek astebetez mendi tontor horretan egingo dute lan, eta urriaren 30ean, igande arratsaldez, euren sorkuntzak Lurberri gelan aurkeztuko dituzte. 

Zeharkako bideak
Bada
beste ezustekorik ere, Zeharkako Bideak moduan bataiatu dutena. Orain arte ezagutu duzun zuzenko esperientzia hankaz gora jarriko dute USOPOPeko lagunek. Lau ustekabeko leku, lau ustekabeko artista, lau esperientzia. Hori da eskaintzen dutena. 50 pertsonez osatutako hiru talde izango dira esperientziaz gozatu ahal izango dutenak. Eta hau guztia gutxi balitz...

Sarrerak eta informazio gehiago hemen.