Manual Dexterity: Soundtrack Volumen One

Manual Dexterity: Soundtrack Volumen One https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manual-dexterity-soundtrack-volumen-one/@@download/image/omar_rodriguez__1373018501.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Omar Rodriguez López
142.zenbakia
Manual Dexterity: Soundtrack Volumen One
2004 urtean, At The Drive-In jada historiara pasata eta The Mars Volta proiektua esku artean zuenean ekin zion, Rodriguez-Lopez Productions zigilupean, bakarkako lanari; honako hau izan zen lehen emaitza, gerora beste 29 kaleratu ditu. Beti ere abestien egitura eta konposizioari bere harrikada gehituta, ez zen musika estilo bakarrera mugatu: salsa, dub, psikodelia... eta Cedric Bixler Zavalaren kolaborazio paregabea. Musika esperimentalaren lagin honek sentsazio ezberdinak eragin ditzake gauez ohean entzunez gero.