'Manterrupting', emakumeen hitza etengabe eteten duten gizonen fenomenoa

'Manterrupting', emakumeen hitza etengabe eteten duten gizonen fenomenoa Lehenik 'mansplaining'-a detektatu zen, espazio publikoa bereganatzen zuten gizonei zuzendua, eta orain, emakumeen hitza etengabe jaten dutenen txanda iritsi da. Horietako bat ote zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manterrupting-emakumeen-hitza-etengabe-eteten-duten-gizonen-fenomenoa/@@download/image/Manterrupting_Unterbrechen_Mund_Schweigen_Ruhe.jpg
2018/02/05
berria
Lehenik 'mansplaining'-a detektatu zen, espazio publikoa bereganatzen zuten gizonei zuzendua, eta orain, emakumeen hitza etengabe jaten dutenen txanda iritsi da. Horietako bat ote zara?
'Manterrupting', emakumeen hitza etengabe eteten duten gizonen fenomenoa

Manterrupting kontzeptua berria egingo zaizue, baina gizonek historikoki eten dute emakumeen hitza, eta oraindik ere, hala gertatzen da. Edozein emakumek sufritu dezake manterrupting-a, baita boteretsuenek ere; hain zuzen, Donald Trump AEBetako presidentea da manterrupting-aren erregea, eta Theresa Mayrekin hitz egiten duen bakoitzean, gehienez 10 segundo iraun ditzake May eten aurretik.

 

Eta nola egiten dute gizonek manterrupting-a? Ohikoena da emakume batek esaten duenari entzungor egitea; berak esandakoa gutxiestea, bere ideiak "lapurtu" eta ezer esan ez balu bezala errepikatzea, bere iritzia aintzat ez hartzea... era berean, oraindik ere emakumeek eta gizonek esandako gauzek ez dute efektu berdina izaten. Esate baterako, lantokian gizon batek modu agresiboan erantzuten badu, jarrera indartsu eta autoritarioa islatzen du; aldiz, emakume baten kasuan, txoratuta dagoela pentsatuko dute askok.

 



"Utzidazu zure esperientzian oinarritutako iritzia eteten nire konfiantza harroputzarekin". J. A. K. New Yorker.

 

Mansplaining-a, hau da, espazio publikoa (autobusa, metroa, eserlekuak...) bere egiten dituzten gizonen jarrera salatu ondoren, orain hitza jaten dutenei "aski da" esatea tokatzen da. Eta argi izan, edozein egoeratan ematen direla horrelako jarrerak; ez diguzula sinisten? Egin gure test-a eta argitu manterrupting-aren biktima edo erruduna zaren!

 

MANTERRUPTING EGITEN DUZU?

1) Lantokiko bileretan emakumeek esaten dutena entzuten duzu?

2) Eta aintzat hartzen duzu beraiek esandakoa?

3) Inguruko batek emakume baten iritzia gutxietsi duenean, defendatu al duzu?

4) Whatsapp talde batean emakumeei iseka egiten dietenean, zerbait esaten duzu?

5) Emakume batek zuzentzen dizunean, kasu egiten diozu?

 

Zure erantzun guztiak EZ izan badira, manterrupting egiten duzu; zure jarrera zuzentzeko garaia iritsi da!

 

 

MANTERRUPTING SUFRITZEN DUZU?

1) Lantokian zure hitza eteten dute?

2) Eta kalean?

3) Eta etxean?

4) Inoiz gizon batek isiltzera behartu zaitu?

5) Zuk esandakoa errepikatu dute zuk ezer esan ez bazenu bezala?

6) Inoiz gutxietsi dute zuk esandakoa?

 

Zure erantzunak BAI izan badira, manterrupting sufritu duzu; aski da!