Mann eta ziberrerasoak

Akziozko zineak Hollywooden duen maisurik handienetakoak martxan du proiektu berria. Michael Mannek lapurrak, droga trafikanteak, soldatapeko hiltzaileak... denetarik jarri du poliziaren aurrean. Ba, oraingoan, ziberterroristak ariko dira FBIaren aurka. Zuzendari estatubatuarrak normalean gizonezko protagonistak erabili izan dituen arren, badirudi Viola Davis (The Help, 2011) izango dela FBIko agente nagusia. Gaizkileen aldean, ordea, Chris Hemsworth (Thor, 2011) ariko da.