(Mankind) The crafty ape

Aurreko I Vigilante diskoak arrastoa utzi zuen, post-rocka folkarekin eta metalarekin uztartu zuelako, besteak beste. Proiektu honetan Mogway eta Electric Wizar-eko kideek parte hartu izan dute, musikari ezagunak biltzen dituen super-talde horietako bat bezala ezagutzeraino. Eskaintza interesgarriak dakarzkigutela, bederen, ezin ukatu. Ordu eta erdiko iraupena duen eta hiru ataletan banatuta dagoen disko bikoitz honetan, denetarik aurkituko dugu: banjoak, bluesa, musika progresiboa, elektronika, rock astunagoa... Gehiena gozamenerako, nahiz eta lekuz kanpoko zati luze eta astunen bat ere topatu dudan.