Manifestaziora deitu dute Marokoko gehiegikeriak salatzeko

Manifestaziora deitu dute Marokoko gehiegikeriak salatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manifestaziora-deitu-dute-marokoko-gehiegikeriak-salatzeko/@@download/image/201011103721kartela.jpeg
2012/12/13
berria
Manifestaziora deitu dute Marokoko gehiegikeriak salatzeko
Saharar Herriaren Lagunen Mugimendu Solidarioak deitu du, "Marokoko erasoak eta Espainiako konplizitatea" gaitzesteko. Nazioarte mailan, sahararrei laguntzeko neurri eraginkorrik ez hartu izana ere deitoratu nahi dute. Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da 19:30ean.

Bestalde, Madrilen larunbatean egitekoa den manifestaziora joateko eskatu du Saharar Herriaren Lagunen Mugimendu Solidarioak.
Bilbon, atzo, asteartean, elkarretaratzea egin zuten Marokoko kontsuletxearen aurrean, eta bertan izandako batzuk kexu azaldu dira, Ertzaintza oldatu zitzaielako.