Manifestazioa egingo dute Iruñean, "euskaraz bizitzea ezinezkoa delako"

Manifestazioa egingo dute Iruñean, "euskaraz bizitzea ezinezkoa delako" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manifestazioa-egingo-dute-irunean-quoteuskaraz-bizitzea-ezinezkoa-delakoquot/@@download/image/20103233673Nafarroaminafa.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak deitu du manifestaziora, maiatzaren 15ean, "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatzeko. 100dik gora lagunek manifestazioa iragartzeko agerraldian salatu dutenez, euskaldunak "bigarren mailako herritar gisa" tratatzen dituzte.

Euskara bizirik dagoela Nafarroan, transmisioa poliki baina etenik gabe hazten ari dela nabarmendu du Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak, eta gaineratu du Nafarroako Gobernua modu bereziki bortitzean ari dela euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru laguntzak kentzen.