Manga zalea zara? Hona hemen euskaraz egin den lehen argitalpena!
Ooso Comics argitaletxe katalanak japonierazko mangak itzuli eta banatzen ditu. Euskaraz argitaratu den lehen manga kaleratu berri du.

X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia du izena komikiak. Hiru aleko serie bat da eta lehena abuztu honetan argitaratu da. Manga Japoniako komikiei esaten zaie eta estetika, kultura eta industria jakin bat izan ohi du. Mundu osora zabaltzen dira, ordea, eta bideo-jokoen munduarekin eta animearekin lotura estua du.
Euskarara itzuli den manga Hot Blooded Souls izeneko manga-egile kolektiboak sortua da, Hidemine Takahashiren istorio batean oinarritua, eta Kadokawa Shoten da jatorrizko argitaletxea Japonian. Hector Angulo izan da euskarara itzuli duena.
Eduki didaktikoa duen manga da, gorputzak nola funtzionatzen duen erakusten duena. Doktore bat gaixo jartzen da, eta neska-mutil talde batek gaixoaren gorputzean barneratzen dira nano-robot batzuekin. Fisiologia eta organoen azalpen zehatzak biltzen ditu komiki japoniarrak. Koronabirusari buruzko erreferentziak ere azaltzen omen dira! Eskuratu nahi duenak sakatu hemen.