Manga komikiak euskaraz ere bai

Manga komikiak euskaraz ere bai Harriet argitaletxeak Kabe deitutako bilduma sortu du japoniar mangak euskaraz kaleratzeko asmoarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/manga-komikiak-euskaraz-ere-bai/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-21 a las 8.07.22.png
2022/11/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Harriet argitaletxeak Kabe deitutako bilduma sortu du japoniar mangak euskaraz kaleratzeko asmoarekin.
Manga komikiak euskaraz ere bai

Azken urteetan manga japoniarrek gorakada nabarmena izan dute mundu zabalean, eta gu ez gara salbuespena izan. Horretaz jabetuta Harriet argitaletxeak Kabe zigilua sortu du gurera japoniar komikiak euskaraz ekartzeko xedez. 

Azaroaren 15ean Gregorio Muro eta Koro Muro editoreek emandako prentsaurrekoaren arabera espainiar Estatuan 1.0333 manga argitaratu omen ziren 2021. urtean eta Estatu frantziarrean, berriz, 2.204 baino gehiago. Horietatik, ordea, bakarra ere ez zen euskaraz argitaratu. Joera horrekin hausteko Harrietek Tomomi Usuiren Cube Arts-en lehen liburukia -hiru izango dira- kaleratu du. 

Izenburu hau Iker Alvarez iruindarrak itzuli du euskarara, zuzenean japonieratik. Shonen generoko lana da, n
erabeei zuzendutako akziozko istorio bat kontatzen duena. Takuto batxilergoko ikaslea da protagonista. Takutori, halako batean, bideo-joko baterako beta-testerra izateko aukera iritsiko zaio... 


Beraz, hemendik aurrera euskal mangazale gazteek euskarazi irakurtzeko aukera izango dute. 2023. urtean Cube Arts-en beste bi liburukiak kaleratuko ditu editorialak, eta beste bost manga euskaratzeko
negoziazioan ere badabiltza: Heroines game, Change the world, Dinosan, Girls last tour eta And otaku called god.