Manex Altuna (Itziarren Semeak): "Euskal rock erradikalaren semeak gara"

Kariben hain erabilia den esamoldea hartuta, 'Dale candela' izena jarri diote disko berriari. Etxean aurkeztu ondoren, hilabete amaierarako biratxoa prestatu dute Kuban. Manex Altuna da gitarra eta ahotsa.
"Zapore karibearra duten hamabost kantako koktel tropikala" omen da.
Latinoamerikan gorpuzten ari diren iraultzei egin diegun keinua da, gaztelarrek Nafarroa menderatu zuteneko 500. urteurrena bete denean Simon Bolibar bere sorterria askatzera etor dadin. Gainera, Candela emakume izena da, eta argia ematen du; jokoa dago hor. Oso disko anitza da estilo aldetik eta aurreneko aldiz funky, saltsa eta hip hop moduko erritmo beroekin ausartu gara.
Bizi ditugun garai grisekin, nondik ateratzen duzue inspirazio tropikal hori?
Eguneroko arazoei irribarrez egin behar diegu aurre. Guk gure buruari egiten diogu barre lehenik, festa giroa bultzatzeko, dantzatzen eta kantatzen duen herria ez dutelako inoiz zapalduko. Maitasuna, gorrotoa, amorrua eta borroka... ekaitza tropikal baten antzekoa da gure herria, eta iturri horretatik edaten dugu.
Egurra ematera animatzen duzue jendea. Baina, nori edo zeri eman "candela"?
Hasieratik argi eduki genuen boteretsuen kontra eta zapalduen alde abestuko genuela, komunikabide gehienek isilarazten duten mezua zabaldu nahi genuen eta izena bera torturaren aurkako aldarri gisa hartu genuen. Botere faktikoek kontatzen dizkiguten gezurrei ez diegu inongo errespeturik.
Agitazio pixka bat behar du gizarteak, ezta?
Iraultza norberaren baitan hasten da. Musikak horretan eragiteko gaitasuna dauka eta, horregatik, Euskal Rock Erradikalaren semeak garela esaten dugu, martxa eta borroka aldarrikatzen ditugulako.
Iruditzen zaizue ska punka doinu egokia dela horretarako?
Egia da hala definitzen dugula geure burua, baina ez gara batere puristak estiloari dagokionez. Ska esaten dugunean festarako gogoa adierazi nahi dugu eta, punkarekin, oihu egitera gatozela.
Zerk edo nork gehiagok merezi du astindu bat?
Herri honek askatasuna berreskuratu behar du, euskal preso politikoak etxera ekarri behar ditugu eta, horrez gain, gutako bakoitzak bere baitan hausnartu behar du egoera aldatzeko egiteko prest dagoenaz, ez baita inor gure arazoak konpontzera etorriko.
Azalean konpainia bikaina izan duzue: Mirentxuren Alabak. Nondik nora doa hau?
Olaeta Ballet elkarteko dantzariak dira. Kontzertu eta bideoklipetan lagundu gaituzte koreografiekin, zuzenekoei ikusgarritasuna ematen diete eta publikoa dantzan jartzen laguntzen digute. Aurtengo birara ere batuko dira posible zaienean.
Azalean ez ezik, mamian ere konpainia bikaina, ezta? DZ, Gose-ko Iñaki, La Jodedera, Norte Apache, Iheskide...
Bai, eta eskerrak eman behar dizkiegu, koktel batean bezala, nork bere osagaia gehitu duelako. Bere egin dituzte gure kantak eta maila bat gorago igo dituzte.
Sei zarete guztira. Talde handi samarra izateak zer du aberasgarri eta zer oztopo?
Bakoitzak gure bizitza dugunez, entseatzeko edo gauzak prestatzeko denak elkartzea da zailena, baina borondatea jarrita lortzen dugu eta aberasgarria da. Gainera, lau urte daramatzagu elkarrekin, eta taldea hazten eta hobetzen ikusi dugu