Mandelaren bide luzea

Mandelaren bide luzea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mandelaren-bide-luzea/@@download/image/2012432052Idris_Elba.jpg
2012/12/13
berria
Badirudi Anant Singh ekoizleak denbora luzez esku artean izan duen proiektuak badituela arduradun zein protagonistak. Nelson Mandelaren bizitza kontatuko duen Long Walk to Freedom filma Justin Chadwickek zuzenduko du, Idris Elba (Prometheus, 2012) aktoreak gorpuztuko du lider afrikarra, eta honen emazte izan zen Winnie Mandelaren papera, aldiz, Naomie Harrisek (28 Days Later, 2002) egingo du. Gidoilari lanetan Ridley Scottentzat Gladiator (2000) idatzi zuen William Nicholson ariko da. Datorren hilean da hastekoa errodajea.