Man cheng jin dai huang jin jia ((La maldicion de la flor dorada/ La Malediction des fleurs dorees )

Man cheng jin dai huang jin jia ((La maldicion de la flor dorada/ La Malediction des fleurs dorees ) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/man-cheng-jin-dai-huang-jin-jia-la-maldicion-de-la-flor-dorada-la-malediction-des-fleurs-dorees/@@download/image/72manch.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Zhang Yimou. Aktoreak: Gong Li, Chow Yun-Fat, Chou Jay, Liu Ye, Ni Dahong, Qin Junjie. Generoa: drama historikoa. Herrialdea: Txina. Urtea: 2006. Iraupena: 114 minutu. 
72.zenbakia
Man cheng jin dai huang jin jia ((La maldicion de la flor dorada/ La Malediction des fleurs dorees )
Hero eta House of Flying Daggers harribitxi finen uharari jarraiki, arte martzialak, ikusgarritasuna eta sentimenduak uztartzen dituen zinema ekoizpen aparta dakarkigu Raise the Red Lantern maisulanaren egileak. Txinan dago girotua filma. X. mendean goieneko aldian da Tang dinastia. Gerra frontetik etorri berria da enperadorea; emaztearen konspirazio ilunarekin bukatu asmoz. Estetika zirraragarria du pelikulak. Irudien lilurak ez dio istorioari itzal egiten, ostera. Hala, intriga makurrak, maitasun debekatuak eta borroka koreografia ederrak ere sotiltasunez tartekatzen dira Shakespeare handiaren obra hilezkorren zantzuz zipriztindutako drama gordin honetan. Gong Liren interpretazioa bikaina da.