Mamut iletsua desagertzetik itzuliko da 2027an
Eboluzioan espezieen desagertzea ekidinezina da. Eboluzio guztietan daude galerak, naturala da. Alabaina, gizakiak naturaren legeei desafio egin die, planetaren egoera muturreraino eramanez.
Zientziak pertsonon bizitza luzatzeaz gain, heriotzari ere aurre egin nahi dio eta milioika urte atzera desagertutako espezieak berpizteko lanean dabil. Kasu honetan, mamut iletsua 2027. urtean itzuliko omen da.
Colossal bioteknologia erakundearen arabera, antzinako mamuta berpizteko proiektuak 60 milioi dolar jaso omen ditu. Baina zergatik berpiztu nahi da mamut iletsua?
Dirudienez, izotz aroko animalia honen berpizteak krisi klimatikoari aurre egiten lagunduko omen digu. Helburua mamutak Artikoaren kontserbazioan parte hartzea da.
Hemendik lau urtetara prest egongo da mamutaren enbrioia, elefante afrikar batean txertatzeko, baina mamut hori ez da bakarra izango. Erakundearen azken helburua Artikoko leku ezberdinetan mamuten populazioak hedatzea da, bizitza begetala indartzeko xedez. Mamutaren esperimentua ondo ateratzen bada, hurrengo espeziea Tasmaniako tigrea izango omen da.

