Mamba Beat taldeak Ep berria dakar: 'The (part I)'

Mamba Beat taldeak Ep berria dakar: 'The (part I)' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mamba-beat-taldeak-ep-berria-dakar-the-part-i/@@download/image/2011488145Mamba_beat.jpg
2012/12/13
berria
Bilboko funk eta elektronika seikotek Bartzelonako Tsunami Music zigiluaren eskutik kaleratu du lana, eta bideoklipa ere aurkeztu du.

Edonor dantzan jartzeko moduko doinu elektronikoak izan dira beti Mamba Beat taldearen zigilua. Baina, orain bai, beren garaia heldu dela diote: "The Ep berrian gaiaren sakonera jo dugu. Dantzaleku modernoei su ematera goaz. Zentzuz, sentimenduz eta buruarekin egingo dugu dantza".
Gisa honetako musikarekin nazioarteko merkatuan ondo mugitzen den Tsunami Music zigiluarengana jo dute Bartzelonara, eta dagoeneko hainbat kontzertu badituzte hitzartuta:
Apirilak 9: Bilboko Kafe Antzokian.
Maiatzak 14: Donostiako Le Bukowskin.
Maiatzak 20: Gasteizko Ibu Hotsen.
Ekainak 9: Bartzelonako Apolon.
Bide batez, ep-arekin batera, The Dance bideoklipa ere sareratu dute.