Malta: Norbere kontsumorako marihuana legeztatuko duen lehen europar herrialdea
Pasa den asteartean Maltako parlamentuak, erabilera pertsonalerako, kalamuaren landatzea eta kontsumoa legeztatu zituen alderdi laboristaren bozkei esker. Honela, marihuana legeztatzen duen Europar Batasuneko lehen herrialdea bilakatu da.
Proiektuaren bultzatzaile Owen Bonnici parlamentaria eta egungo Berdintasun ministroa izan da. Erabakia ospatu du: "Aldaketa sortzen dugunak gara".
Lege berri honekin Maltako hiritarrek zazpi gramo kalamu (gehienez) eta lau landare eduki ahalko dituzte. Alta, belar hau publikoan erretzeak ilegala izaten jarraituko du eta haur baten aurrean kontsumitzen harrapatutako edozeinek 300-500 euro arteko isunak ordaindu beharko ditu. Legea erdi-eskuineko kontserbadoreen kritika gogorren artean onartua izan da.
Bestalde, Owen Bonnici-k ez du uste legeak drogen kontsumoaren igoera ekarriko duenik mediterranear uhartean. "Gobernuak ez du biztanlea premiatzen kalamu kontsumora edo honen kultura bultzatzera. Gobernuak hiritarrak erabaki osasuntsuagoak hartzera bultzatzea du helburu", idatzi zuen ministroak bertako egunkari bateko iritzi artikuluan.
Kalamu sendagarriaren europar lider moduan kokatu nahi du Maltak. Hori dela eta, jada 2018an jada, sendagarri moduan eta bere ikerkuntzarako marihuanaren ekoizpena onartu zuen.

