Malformazio fetalagatik abortatzea inkonstituzionaltzat hartu du Poloniak

Malformazio fetalagatik abortatzea inkonstituzionaltzat hartu du Poloniak Herrialdean egiten diren abortuen %97 arrazoi horregatik egiten dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/malformazio-fetalagatik-abortatzea-inkonstituzionaltzat-hartu-du-poloniak/@@download/image/AFP_8TL8YH_20201022141010-khdE-U484223658688TMC-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2020/10/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herrialdean egiten diren abortuen %97 arrazoi horregatik egiten dira.
Malformazio fetalagatik abortatzea inkonstituzionaltzat hartu du Poloniak

Emakumeen eskubideetan atzerapauso mingarria eman berri du Poloniak; bertako Auzitegi Konstituzionalak erabaki du konstituzioaren aurka doala malformazio fetalagatik edo sendaezinezko gaixotasunagatik abortatzea. Orain arte, herrialdean abortatzeko onartutako hiru arrazoietako bat zen hau, eta baita abortatzeko arrazoi nagusia ere; iaz egin ziren 1.110 abortuetatik %97 malformazio edo gaixotasun arazoengatik egin ziren.

Erabaki hau 119 diputatu kontserbadoreren ekimenetik abiatu da; hala, jada abortatzeko zailtasun handiak zituzten emakume poloniarrek, oraindik ere zailagoa izango dute hemendik aurrera. Europako herrialde mugatzaileenetakoa da Polonia abortuarekin, Malta, San Marino eta Andorraren atzetik (horietan abortua ez da inolako kasuetan onartzen). Hemendik aurrera, Poloniako emakumeek bortxaketa kasuetan, intzestu kasuetan eta amaren bizitza arriskuan dagoenean soilik eten ahalko dute haurdunaldia.

Poloniako emakumeek hainbat protesta abiatu dituzte, haien askatasuna ez ezik, osasuna ere arriskuan jartzen duelako erabaki horrek; Europaren laguntza ere eskatu dute, erabaki honek munduko emakume guztiei eragiten dielako. Gauzak horrela, 'Astelehen beltza' deituriko egunean Greba Orokorra egin zuten herrialdeko emakumeek, urriaren 3an, hain zuzen. Emakumeak kalera atera ziren beltzez jantzita.