Malda

Malda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/malda/@@download/image/malda_1380798056.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Leire Palacios
Yaw
144.zenbakia
Malda
Dirudienez, laua da donostiar hauen zenbakia, izan ere, laukote emankorraren laugarren diskoa dugu lau urtetan. Ohi baino laburragoak, baina inoiz baino zainduagoak dira diskoa osatzen duten hamabi kantak. Indarrik galtzen ez duen arren, egitura heterogeneoarekin hasi eta abestiak aurrera melodikoago kateatuz doa Malda. Abesti borobilak ditu, artean, Gauez pentsatzen direnak, Kontraesana edota Ekatzu mapa. Euren ibilbidean zehar, letrak beti izan dira talde honen indarguneetako bat, eta azken honetan ere, ardatz horri leial eusten diote. Urteek konfiantza eta erosotasuna eman dietela nabaria da, Yaw-ren lan bakoitza aurrekoa baino hobea baita.