Malaysiak ez du gure plastikoa onartuko

Plastikoari "aski da" esan dio Malaysiak. Orain arte, munduko herrialde handiek igorritako plastikoa erosten zuten, baina Yeo Bee Yin Ingurugiro Ministroak plastiko tona horiek jatorrizko herrialdetara bueltatzeko agindua eman du, Malaysia ez dela "munduko zabortegia" izango aldarrikatuz.
Guztira 3 mila tona plastiko bueltatuko dituzte, eta salatu dute plastiko edukiontzi horiek modu ilegalean sartu direla Malaysian. Besteak beste, AEBak, Kanada edota Erresuma Batua dira plastiko edukiontzi horien jabeak. Espainiak era, apiriletik hona halako 5 edukiontzi jaso ditu bueltan.
Gure zaborra, gure arazoa
Orain arte, Europak eta AEBek Asiara bidali izan dute birziklatu ezin zuten zabor guztia, Kontinentea plastikoz gainezka utzi arte. Hala, duela gutxi Bali, Filipinak edota Thailandiako hondartzak bisitatu badituzue, ziur harrituta gelditu zinetela bertan topatutako plastiko kopuruarekin. Bada jakin plasiko hori gure herrialdeetatik atera dela. Hain zuzen, Txinak gure herrialdetako plastikoen erdia birziklatzen zuen 2016. urtera arte, baina dagoeneko ez du ezer jakin nahi gure hondakinez. Asiak ez du gure plastikoa nahi, beraz, zer egingo dugu gure zaborrarekin? Kontutan izan, mundu osoan sortzen den plastikoren %9 soilik birziklatzen dela...