Malariaren eltxoak nahiago ditu garagardozaleak

Horixe Thierry Lefevre adituak Burkina Fason (Afrika) eginiko ikerketatik ondorioztatu duena. 43 bolondres eta 4.300 eltxo erabili ditu frogarako eta, ikusi ahal izan duenez, askoz zomorro gehiago hurbiltzen dira garagardoa edandakoengana soilik ura hartu dutenengana baino; alkohol usainak erakartzen dituela! Eskerrak oraindik ez duten ezer entzun Euskal Herrian garagardoarekiko dugun afizioaz
laster batean egingo lukete Afrikatik hona hegan!