Makulu Ken eta Oreindik taldeek hasiko dute gaur MusiKUaldia

Gaurtik abenduak 23, datorren asteazkenera bitarte abenduak 28 luzatuko da Zumarragako eta Urretxuko Gaztetxean MusiKUaldia jaialdia.
Makulu Ken eta Oreindik taldeak izango dira, gaur, 23:00etan MusiKUaldiaren egitaraua hasiko dutenak, eta hurrengo ekitaldia berriz igandean, abenduak 25ean izango da arratsaldeko 17:00etan, The Rolling Stonesen dokumental emanaldia, besteak beste. EGun berean, bluesa entzungai izango da Jon & Sugramasen eskutik, gaueko 22:00etan.
Azken lau ekitaldiak berriz hileko azken astean izango dira, astelehena eta asteazkena bitarte, besteak beste. Lehena, astelehenean abenduak 26 arratsaldeko 17:00etan The Clash taldearen dokumentalaren proiekzioa izango da, eta egun berean 22:00etan Ain_1 poesia musikatu emanaldia izango da.
Asteartean berriz, gaueko 22:00etan Fly Shit bergarako taldearen dokumentala proiektatuko dute, eta amaitzeko, asteazkeneaen Samba Dzanga bossa nova taldeak itxiko du aste guztiko egitaraua.