“Make Them Like It”

“Make Them Like It” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/make-them-like-it/@@download/image/18p13-1.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Brooklyn Funk Essentials
18.zenbakia
“Make Them Like It”
Sukaldari onak omen gara euskaldunok. Bai zera! Niu Iork-en badakite, bai, zer den ondo jatea. Afroamerikarren soul-funk-jazza batetik, jamaikarren reggae-dub-ska bestetik, hegoamerikarren cumbia, manbo salsa eta izendatzen jakin ezingo nukeen perkusio eta nahasketak, rock pittin bat, ez gehiegi badaezbada ere, eta azkenik, guztia teknologia berrienaz egindako ontzian ondo nahastuta. Usaina atzematen diozue? Gozoa ezta? Maisu musikari hauen hirugarren platera mahai gainean dago. Ez dadila hoztu.