MAK: Matxinadarako deia

Ziburu aldetik datorkigu MAK (Mikrofon Addikt Klan) hip-hop taldea. Boskote honek "Suari darion kea" estreinako diskoa plazaratu berri du Metak diskoetxearen Kontrakalea azpizigiluarekin. Euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta katalanez abesten dituzte hitzak.
Diskoa kaleratzeko prozesua nahiko bitxia izan zen. Maketa eskuetan, MAK-ekoak Fermin Muguruzarengana joan ziren, eta proiektua aurkeztu zioten Irungo kantariari: "Ondoren, Ferminek jarraitu gaitu, Metak disketxekoak ere etorri dira gu ikustera, eta dena ongi atera da azkenean. Egia da, gurea alderantzizko bidea izan dela: maketa bat eskuan, kontzertuak eman gabe, diskoetxeetara joan eta aitzinera! Ez ginen beldurtuak, baina jabetzen ginen horretaz", diosku Joan Eiherabide MAK-eko partaideak.
Esaldi zorrotzen bitartez, matxinadarako deia nagusitzen da disko indartsu honetan. Taldearen aurkezpena egiten duen "MAK" kantan, adibidez, hauxe diote: "Uste duzu librea zarela zure basket amerikanoetan? Uste duzu kontzientzia baduzula zure zapata aerodinamikoetan?". Aurreraxeago, aldiz, ondorengoa oihukatzen digute: "Nire bonbek ez dute odolik egiten, baina dezibeletan dira kontatzen; hor izango da nire ekintza, atentatu mundiala".
Jon Eiherabidek abesti borrokalari horien funtsa azaldu digu: "Eguneroko zailtasunak aipatu nahi ditugu, bai Euskal Herrikoak, bai mundu mailakoak ere. Beste pare bat abesti zeharo bestelakoak dira; barnean ditugun sentimendu pertsonalagoak adierazteko balio baitute. Dena den, bada "Ongi pasa" izeneko kanta alai bat ere, festa ere atsegin dugulako, eta larunbatetan parranda egitea".
Iparkor bilduma abiapuntu
Musikari dagokionez, hip-hopa eta hamaika estilotako printzak nahasten dituzte: hardcorea, jazza, musika latinoa, euskal kantak alde horretatik, estilo eta taldeen arteko komunikazioa atsegin dutela ikusten da.
Izan ere, MAK taldea komunikazio saio horietako baten ondoren sortu zen. 2002ko irailean, Donibane Lohizuneko gaztetxeak Ipar Euskal Herriko 13 talderen kantak jaso zituen "Iparkor" izeneko bilduman. Besteak beste, bilduma hartan Kontuz!, AK, Izate eta Ikara taldeen abestiak argitaratu ziren. Hain zuzen, lau talde horietan aritutako musikari bana elkartu da orain MAK-en, eta Dj ALF-ren laguntzaz, boskote bihurtu dira. "Gure aurreko taldeetan denok abesten genuen, eta horregatik, Mikrofon Addikt Klan izena hartu genuen", dio Jon Eiherabidek.
Hip Hop filosofia dago MAK-en oinarrian, eta oso harreman ona dute Hego Euskal Herriko Selekhta kolektiboa eta Bad Sound System taldeekin. "Musika bat edo beste egin, guztiok ados gara helburuetan: Euskal Herrian hip hoparen bidea bultzatu nahi dugu, edo ragga-rena. Nahi genuke, Gasteizen esaterako, egunen batean euskaraz ariko den hip hop talde bat sortzea. Izan ere, hip hop kultura bizi da, eta zergatik ez euskaraz?", dio Jonek.