Maitzaren 13tik 16ra izango da Barañaingo Txotxongilo Jaialdia

Maitzaren 13tik 16ra izango da Barañaingo Txotxongilo Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitzaren-13tik-16ra-izango-da-baranaingo-txotxongilo-jaialdia/@@download/image/20125103252baranain_txotxongilo2012.jpg
2012/12/13
berria
Maitzaren 13tik 16ra izango da Barañaingo Txotxongilo Jaialdia
Datorren igandean –maiatzak 13– abiatuko da Barañaingo hemezortzigarren Txotxongilo Jaialdia. Hiru egunetan hamar taldek parte hartuko dute eta, guztien artean, pasa den urtean zendu zen Juan Faro Jacinto Txotxongilolaria omenduko dute.


Guztira hamar txotxongilo konpainiak parte hartuko dute aurtengo Barañaingo Txotxongilo Jaialdian eta ekitaldi guztiak udaletxeko aretoan, plazan eta Barañaingo Auditorioan izango dira.
Igandean Gus Marionetas konpainia izango da jaialdiaren egitaraua irekiko duena, eta asteazkenean, maiatzak 16an, berriz, Pa Sucat taldeak 'Las maravillas de Oriente' lanarekin itxiko du Barañaingo Txotxongilo Jaialdiaren hemezortzigarren edizioa.
Jaialdian aipagarria izango da,  bestalde, Nafarroako Txotxongilo konpainia zaharrena sortu zuen Juan Faro Jacinto txotxongiloariari egingo dioten omenaldia.


Egitaraua:


Maiatzak 13, igandea:
11:00etan Udaletxeko aretoan
Gus Marionetas konpainiak, 'La inauguración'
12:00etan et a18:00etan, Udaletxeko plazan
TFA Teatro de Formas Animadas de Vila do Conde taldeak, 'Mamulengo de Joa Redondo'
21:00etan
Deabru Beltzak konpainiak, 'The Wolves'

Maiatzak 14, astelehena:
11:15etan eta 15:45etan Udaletxeko aretoan
Pantharei konpainiak, 'Auzokideak'
11:45etan eta 15:15etan Barañaingo Auditorioan
Teatro Mutisen taldeak, 'El tesoro de la serpiente'
18:00etan, Udaletxeko plazan
Arbole taldeak, 'Títeres de cachiporra'

Maiatzak 15, asteartea:
9:30etan
Bihar taldeak, 'De repente un montón de títeres'
11:15etan eta 18:00etan, Udaletxeko plazan
Maese Villarejo taldeak, 'Las aventuras de Gorgorito'
20:00etan
Pelmanec konpainiak, 'Diagnóstico Hamlet'

Maiatzak 16, asteazkena:
Goizean (zehazteke)
Gus Marionetas taldeak, 'El sueño de Cleta'
18:00etan, Udaletxeko plazan
Pa Sucat taldeak, 'Las maravillas de Oriente'