Maite/Gorroto

Askotan pentsatu dut ondo sentitzeko lehenago gaizki sentitzea beharrezkoa dela. Antzeko kontzeptu batekin datozkigu U.K. Bill añorgatarrak Maite/Gorroto diskoarekin, txanpon beraren bi aurpegiak. Binilozkoa dirudien CDa ikusi bezain pronto antzeman daiteke hau serioa dela, eta lehen abestia entzutearekin batera frogatu dut, burua aurrera eta atzera mugitu dudalarik. Talde beterano honek barruan duen guztia askatzen du Rafa eta Oierren bi gitarra rock’ero’ekin. Doinu eta hitz itsaskorrak zentzu onenean, adibidez: Ez dakit maite edo gorroto zaitudan!!!. Hauek badakite zertarako jaio ziren. Ea kontzertuetan merezi duten atentzioa aitortzen diegun.