Maite Out

Euskal Herrian disko bati sekula emandako izenbururik bitxiena izan daiteke gipuzkoarren Maite Out hau. Duela bi hilabete, esku artean duzun aldizkari honetan, elkarrizketa zabala egin genien Bide Ertzean-eko lagunei. Pop melodiak nagusi diren hamabi kantu biribil ditu, eta baita Amerikarra edo neo-country deitutako AEBetako rock estiloaren ukituak, Jayhawks, Wilco eta antzeko taldeen erara.