Maite Larburu eta Eli Pagolaren proiektuek irabazi dute Hernaniko sorkuntza beka

Maite Larburu eta Eli Pagolaren proiektuek irabazi dute Hernaniko sorkuntza beka Larbururen 'Arrailak' animaziozko lana eta Eli Pagolaren 'Ta argiya iñ zan' zentral hidroelektrikoen bueltako instalakuntza hautatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maite-larburu-eta-eli-pagolaren-proiektuek-irabazi-dute-hernaniko-sorkuntza-beka/@@download/image/FQJFFasXsAUwpnV.jpg
2022/04/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Larbururen 'Arrailak' animaziozko lana eta Eli Pagolaren 'Ta argiya iñ zan' zentral hidroelektrikoen bueltako instalakuntza hautatu dituzte.
Maite Larburu eta Eli Pagolaren proiektuek irabazi dute Hernaniko sorkuntza beka

Hernaniko sormen bekaren zazpigarren edizioan hamaika kultur proposamen aurkeztu dituzte, eta Maite Larburu eta Eli Pagolarenak jaso dute epaimahaikideen saria. Puntuazio bera jaso dutenez, bost milana euro jasoko dute haien proposamena garatzeko.

Maite Larburuk, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin eta Oskarbi Sein ilustratzaile eta animazio egilearekin batera, onduko duen Arrailak proposamena izan da aukeratuetako bat. Arraila kantua oinarri hartuta, zazpi minutuko animaziozko bideoa egingo dute, eta "abesti biziduna" izango dela azaldu dute. Larbururen Krak  bakarkako bigarren diskoaren barruko kantua da, eta amonari gertatutako istorio "gogor bezain ederra" kontatzen du.  

Eli Pagolak zuzendutako proiektua, Ta argiya iñ zan, ikus-entzunezko instakaluntza da. Argiaren, argindarraren eta energia hidraulikoaren inguruko gogoeta zientifiko-artistikoa planteatzen du, eta Urumearen bueltan energia sortzeko hidroelektrikoak dira protagonistak. Pagolarekin batera, Ainhoa Gutierrez zinegilea ere arituko da proiektua gauzatzen. "Elektrizitatearen sorburu horiekin ze harreman dugun ikertu nahi dugu. Artxibo lanak egin nahi ditugu. Zentralaren ondoan edota zentraletik bizi diren pertsona horien testigantzak jasoko ditugu", azaldu du Pagolak. Gogoeta artistikoa da, zinema pieza esperimentala, eta irudi bilduma -egungoa eta artxibokoak- eta argindarraren mapa bat dute buruan sortzaileek. Lana Ereñotzuko zentral batean proiektatzeko asmoa ere badute.