“MAITE DUGU” ***

“MAITE DUGU” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maite-dugu/@@download/image/83p68hesian.jpg
2008/03/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
HESIAN
83.zenbakia
Pozgarria da Sakanan zenbat talde sortzen ari diren ikustea, eta nola talde horietako gehienak euskaraz ari diren, natural-natural. Naturaltasun hori transmititzen du Hesian taldeak, eta hori da bere alderdi erakargarriena. Bestela, estilo nahasketa bat dago Hesian-en, “Itsas bazterrean”, “Maite dugu” eta “Pauso mugatuak” bezalako kantuetan beste nafar batzuen eragina –Leihotikan— nabari zaien arren. Hala ere, eragin hori aitortzea gauza bat da, eta beste gauza bat, okerra guztiz, Hesian-ek harcore melodikoa egiten duela esatea, eta are gutxiago punk rocka. Hemen duzu aurtengo udako taldeetako bat.