Maite Arroitajauregi "Mursego": "Kontserbatorioak trauma utzi zidan, baina listo, gainditut

Morau, Lisabo eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen
zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa 'Bat' (2009) eta 'Bi' (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.
Gaua. Portugesetik hartua omen da hitza, saguzarra esan nahi omen du. Txeloaren sokak eskuekin urratuz ekiten dio, foko leun baten argitara. Oinarria hiru edo lau aldiz jo, grabagailuaren pedala askatu, eta airean bueltaka gelditu den soinu horren gainean marakak astintzen hasi da. Eta berriro zuzenean grabatu eta askatu, jarraian arkuarekin txeloari gora eta behera tira eginez doinu gozo bat gehitzeko. Jendea gustura ari da entzuten, espektakulu polita delako eta kanta ere polita delako, eta mikrora makurtu da melodia bat kantatzeko.
Hitzak bideo jolas bati buruzkoak izan daitezke, edo John Hustonen cowboy istorio bat, edo sukaldeko errezeta bat. Dagoeneko orkestra txiki bat da fokoaren bueltan hegaka dabilena: txeloa, marakak, ahotsa... Mursegok ukelelea hartu du esku artean eta jendea gustura; kanta polita delako eta baita ganberro samarra ere...
Eguna. Eibarren egin diogu bisita eta goiz samar jarri dugu hitzordua. Gautxori on guztiak bezala pixka bat berandu iritsi da, begiak ondo ireki ezinik. Lehenengo kafe bat hartu ondoren herritik buelta bat eman dugu, argazkiak egin eta bideoa grabatzeko txoko egokien bila. Argazkilariak irribarre egiteko eskatzen dio, eta irribarre egiten du, zintzo, baina begiak ireki gabe. Protesta eta barre artean irudi mordoa atera ditugu, eta kaleko eskailera batzuetan eserita txeloarekin jotako pieza batzuk ere eskaini dizkigu. Elkarrizketari ekin diogunerako espabilatuta dago, eta begiak keinuka hasi zaizkio: kontserbatorioari buruz galdetutakoan okertu egiten ditu, jostailu musikalei buruz galdetutakoan piztu egiten zaizkio... Saguzarrei buruz galdetu diogunean sekulako klase magistrala eman digu, tarteka besoak hegalak balira bezala mugituz.
Tramankuluz betetako gela bat daukazu etxean, eta bertan sortzen dituzu kantak. Nola deskribatuko zenuke laborategi txiki hau?
Etxeko gelarik onena da, argitsuena. Bi teklatu, bi txelo, mikroak, autoharpa, theremina, ukelelea, perkusiorako aparailua, lagunen haurren jostailu musikalak... trasto pila horrekin etxe guztia betetzea baino praktikoagoa da gela bat goraino betetzea. Gainera horretarako propio leku bat izatea eta sukaldean gosaldu ondoren gelara sartu eta atea itxi ahal izatea plazera da. Dena daukat eskura: akorde batzuk sartu behar izanez gero, buelta eman eta pianoan probatu; aulkitik jaiki gabe berriro txeloarekin jarraitu... Poster batzuk dauzkat, partiturak alde guztietan... Eta Oñatiko Guria tabernan emandako kontzertuko kartel handi-handi bat: saguzar buruaren marrazkia eskuz egina eta kartulinaz egindako saguzar batzuk zintzilik. Oso kontzertu berezia izan zen niretzat, Guria itxi aurretik azken aurrekoa izan zelako, garai batean Oñatin egin nuen lan eta lagun mordoa etorri zen
Ukelelea, autoharpa, theremina ez dira oso instrumentu ezagunak. Nola batu dituzu?
Ukelelea anaiak egin zidan. Lutierra da ogibidez, sokazko instrumentuak egiten eta konpontzen ditu, eta urtebetetzetako opari bezala eskatu nion. Ti-ta batean egin zuen. Mastan nire izena dago idatzita, Maite, eta pixka bat berezia da, lodikotea; jende guztiak "hala! ze potoloa!" esaten dit, eta nik "ba egin zouztan nire anaiak eta urten zan horrela, ez da estandar estandar..." Autoharpa Ibon Rodriguezek lortu zidan. PJ Harveyri ikusi nion eta "nik ere nahi dut hori!, nik ere nahi dut hori!" ibili nintzen bolada batean. Ibon oso laguna da, eta asko ibiltzen da Interneten eta eBay-n 'katxarritoak' erosten. Estatu Batuetako bati erosi zion, oso merke, pitzadura bat zeukalako, eta anaiak konpondu zidan. Ordutik udaro konpondu behar izan du, hiru aldiz, beroarekin egurra puztu eta pitzadura zabaldu egiten baitzaio... Theremina beste lagun baten bidez erosi nuen, Internet bidez baita ere.
Lagunen haurren jostailu musikalak ere badituzula esan duzu lehen. Etxetik bisitan pasa eta ahazturik utzitakoak, ala?
Ez, eskatu egiten dizkiet. Eta badakizu, gurasoak ere irrikan egoten dira trastoak gainetik kentzeko, batez ere zarata egiten badute. Bai gehien erabili izan dudana nire iloben telefono bat da "¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?, ¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?" operadora ahotsa eta aurpegia jarrita "taaaaatatataaaaa!" egiten du gero eta txakurraren soinua ere badauka, "uau-uau, uau-uau, uau!"
Txeloak ere izango du istorio bereziren bat.
Pixka bat serio ikasten hasi nintzenean erosi nuen lehenengoa, eta jada bukatzen ari nintzenean, goi mailakoa egiten ari nintzela, konturatu nintzen ganorazko instrumentu bat behar nuela. Lutier frantziar bati erosi nion. Instrumentu ona da, eskuz egindakoa, oso garestia.
Kontserbatorioak, arrotza zaigunontzat behintzat, nahikoa toki serioa dirudi. Nola oroitzen duzu zuk?
Pufa! aurpegi txarra ez daukat oso oroitzapen ona. Nahikoa traumatuta egon nintzen garai batean. Jada beste adin bat daukat, eta, listo, pasatako kontu bat da hori dena. Baneuzkan ikaskide batzuk azterketetan edo bakarlari moduan aritzea tokatzen zitzaienean hazi egiten zirenak, zeukaten onena ematen zutenak. Niri alderantziz gertatzen zitzaidan. Bakarlari lanak ez zitzaizkidan batere gustatzen eta azterketa bakoitza tortura bat zen: hutsik ez egitea zen kontua eta biolako, biolineko, txeloko eta soka mintegiko irakasle bana zenituen zelatan. Egia da orain egiten dudana egiteko ezinbestekoak direla kontserbatorioan ikasitako teknika eta baliabideak, baina niri gogorra egin zitzaidan.
Zenbat urte egin zenituen kontserbatorioan?
Hamalau urte. Eibarren hasi nintzen, gero Durango, gero Donostia eta goi maila Gasteizen bukatu nuen.
Klasikorik entzuten duzu orain?
Gutxi. Barrokoa, Berpizkundekoa eta, gutxi badago ere, Erdi Arokoa gustatzen zaizkit gehien. Marin Marias, adibidez, oso ona da, biola da gambarekin Frantziak izan duen maisurik handiena. Tous les matis du monde pelikulan ikus daiteke bere historia eta pieza batzuk entzun ere bai.
Txeloaren soinua sakontasunarekin, melankoniarekin, tristurarekin lotu ohi da. Nolakoa da zuretzat?
Esaten da oso barrura iristen dela giza ahotsaren tesitura bera duelako. Eta hori horrela da, neurtuta dago eta bibrazioz tarte berean dago Nire amak kontatzen du txikitan esan nuela txeloa jo nahi nuela, eta horrela hasi nintzela, nik eskatuta. Asko gustatzen zait jotzerakoan gainean daukazu eta bibrazio guztiak barru-barruan sentitzen dituzu. Gero, ez da batere erosoa oso handia delako eta batera eta bestera ibiltzeko neketsua delako, baina oso soinu polita dauka. Argi daukat gehien gustatzen zaidan instrumentua dela hori eta ahotsa irribarre egiten du beno, eta tronpeta ere bai.
Inoiz sentitzen duzu gogorik txeloarekin musika klasikoko kontzerturen bat emateko?
Jo izan dut orkestran, baina bakarlari gisa ez. Puntu hori galduta nago orain, berriro ikasten hasi beharko nuke... Gogoa sartzen zaidanean etxean jotzen dut, amamari jotzen diot edo nire gurasoei.
Kontserbatoriotik bizkarrean txeloa duzula etorri arren, zure sorkuntzek gehiago dute ganberrotik seriotik edo malenkoniatik baino. Suposatzen dut izaera kontua izango dela, apurtu nahia
Bai. Nik uste dut denetik dagoela pixka bat, baina ez diot buelta askorik ematen, horrela ateratzen zaizkit eta listo Argia zara edo Europa zaharreko banpiroen guda bezalako kanta batzuk bai dira sakonagoak Ganberroa? Zergatik ez? Kontserbatoriokoek partitura bat daukate eta partitura hori irakurri behar dute; ez da nire kasua: askatasun osoa daukat eta ateratzen zaidana egiten dut.
Nola eman zenuen pausoa kontserbatorioko entseguetatik zure etxeko esperimentuetara?
Klasikoa ez zen musika ere asko gustatzen zitzaidan. Gogoratzen naiz kontserbatoriora bidean Anestesia jarrita joaten nintzela kotxean, edo etxean Dut jarri eta gainetik txeloarekin jotzen aritzen nintzela. Eta herriko edo inguruetako lokalen batean bertako rock talderen batekin jotzeko eskatzen zidatenean sekulako ilusioa egiten zidan. Orain dela gutxi lagun batek esan zidan garai hartan 'la que toca Rage Against the Machine con el chelo' deitzen zidatela bere koadrilan.
Alde batetik hori. Beste alde batetik, azken urteetan kontserbatorioko mundu horretatik aldendu beharra ere sentitu nuen. Inguru horretan popa edo rocka bigarren mailako zerbait izango balitz bezala ikusteko joera zegoen. Anarirekin jotzen nuenean, adibidez, kontserbatorioan sartu beharreko orduei denbora kentzen zien kontu bat bezala ikusten zuten irakasleek. Baina niretzat oso garrantzitsua zen Anarirekin jotzea, niretzat popa edo rocka ez ziren bigarren mailako generoak. Horrela, pixkanaka nire esperimentuetan jarri nuen gogoa.
Kontzertuetan ikusten da musikarekin jolasean zabiltzala. Zuretzako musika instrumentuak ze puntutaraino dira jostailu?
Musika irakaslea naiz, horretatik bizi naiz, beraz, instrumentuak nire ogibidea dira lehenengo eta behin. Jostailuak? Jostailuak ondo pasatzeko dira eta nik ondo pasatzen dut txeloarekin. Zure lagunen umeei edo ilobei oparitu behar dizkiezun jostailu horietakoak, sormena aktibatzen dutenetarikoak bezalakoak dira niretzat Jolasaren kontzeptua badago nire musikan, baina konbentzitzen nauen emaitza baten bila egindako jolasa da.
Ikuslearentzat polita da instrumentu ezberdinak zuzenean grabatuz pieza nola pixkanaka osatzen duzun ikustea. Ordea, zuretzat ez al da estresagarria dena zuk eta dena zuzenean egin beharra?
Bai, pixka bat, eta nekatu ere egiten naiz, baina disfrutatu ere bai. Erraza da hutsegiteren bat egitea. Bigarren diskokoak gainera askoz ere konplexuagoak dira lehenengokoak baino; Bi-rekin egindako lehen kontzertuan pasa-pasa eginda bukatu nuen eta lagunek esaten zidaten "zergatik egiten dituzu hain gauza zailak?" Ni filosofiarekin hartzen saiatzen naiz, ahal dudan ondoen prestatuta eramaten eta huts egiten badut ba egin dut, zer egingo diogu bada.
Hainbat talderekin ere aritu zara. Sentsazioak oso ezberdinak izango dira taldearekin edo bakarlari gisa aritu, ezta?
Bakarrik ateratzen zarenean dena zuk sortzen duzu, eta zerbait gaizki ateratzen bada dena dago zure gainean enfokatua; satisfazio eta poz guztia ere zuretzako dira, ordea, oso-osorik. Bestalde, ikuslearekin sortzen den kimika zuzenagoa dela iruditzen zait. Ni ez naiz oso esoterikoa, baina badakit energia egon badagoela eta Ez dakit molekulak edo zer diren baina asko mugitzen da, fufufufu! eskuak mugitzen ditu. Taldean ere asko disfrutatzen dut, baina askoz ere lasaiagoa da, babesean bezala zaude.

Lehen kolaborazio garrantzitsua Moraurekin egin zenuen. Nola izan zen hura?
Gaztelupeko eramaten duena nire tutorea izan zen COU egiten ari nintzela, eta berak deitu ninduen diskoaren grabaziorako. Oso gaztea nintzen eta sekulako nerbioekin ibili nintzen. Azkaratera joan ginen, Katarainekin, eta urrezko mikro bat zegoen ukitu ere egin ezin zena. Kontzerturen bat egin nuen, baina gutxi; grabaketa gogoratzen dut gehiago.
Lisabörekin ere aritu izan zara, Anarirekin...
COU bukatuta Eibarren Negu Gorriakekin jo zuten kontzertu batean ezagutu nituen Txap, Joseba, Galder eta hauek puf! Aspaldi! Oso gustura ibili nintzen eta lagunak gara ordutik. Kashbadekin ere grabatu nuen kanta bat, Ibon Rodriguezekin Gol Portero proiektuan ere aritu nintzen Hauekin guztiekin ibili izan nintzen saltseatzen grabaketetan eta kontzerturen batean, baina zuzenekoetan Anarirekin ikasi nuen benetan. Habiak diskoan hasi nintzen berarekin jotzen, 2000. urtean, eta nire esperientziarik potenteena hori izan da.
'Iraganik gabeko emakumea' abestia Kaurismakiren 'Un hombre sin pasado' filmean inspiraturik dago; 'Argia zara' Tomas Alfredsonen 'Dejame entrar filmean'; 'Zaldi basatiak' kantan John Huston, Clarck Gable eta konpainia aipatzen dituzu. Ikusten da zinema eragin garrantzitsua dela zuretzat.
Asko gustatzen zait, baina buelta gehiegi ere ez dizkiot ematen. Bizitzaren une jakin batzuetan buruan klik bat egin izan didaten film batzuk neuzkan gogoan, eta Victor Iriarteri, zinema munduko laguna, pelikula horiei buruzko hitz batzuk egiteko eskatu nion.
Zinemaz gain beste zerk inspiratzen zaitu?
Azkena, adibidez, kanta berri bat egin dut Santos Martires izenekoa. Martirien bizitzetan inspiratu nintzen, eta batez ere euren hiltzeko moduetan: San Sebastian geziz josita, San Andres gurutze batean zintzilikatuta, Santa Agedari bularrak moztu zizkioten... Arabako herri batean egon nintzen beste hiru lagunekin lan bat prestatzen eta bertako ermitan San Vitoresen irudia zeukaten. Ermitan irudiari begira geundela herriko gizon bat gerturatu zitzaigun berriketara: "Bazenekiten honi burua moztu ziotela eta bizirik jarraitzen zuela?" Eskuan iltze bat zeukan ermitako irudiak eta "begira, begira" esanez burua lepo gainetik atera eta tapa-tapa-tapa eskuan iltzatu zion. San Vitores honen istorioa omen da burua moztu ziotela eta gero burua eskuan hartuta musulmanak kristautzen ibili zela. Oso momentu xelebrea izan zen ermitakoa, oso handia. Niri istorio 'gore' hauek asko gustatzen zaizkit, eta hor gai bat egon zitekeela ikusi nuen. Pixka bat sorkuntza performatiboa egiten dut. "San Sebastian!" egiten dut oihu, "aseteado!" gero, eta geziz josiko banindute bezala hasten naiz imintzioka, "kis, kis, kis"; "No se quien! Quemado en la hogera!" eta fuuuuuu erretzen ari naizenaren keinuak; "El otro! Enterrado vivo!" eta lurperatuta banengo bezala Eta horrek barregurea ematen dio jendeari. Gero "Saaantos Maaaartires! Saaantoos Maaartirees!" abesten dio leloak eta jendeak errepikatu egiten du. Arrasateko gaztetxean, adibidez, denek oihuka eta besoa altxatuta kantatu zuten, oso epikoa izan zen.
Denak konbertituta.
Ez dakit zertara, baina bai.
Hizkuntza ezberdinak erabili izan dituzu, batez ere lehen diskoan.
Ziur aski oso mozorrotuta daudela emango du, baina bai kontatzen ditut gauza intimoak nire kantetan. Eta gauza horiek kontatzeko euskara erabiltzen dut, nire ama hizkuntza delako. Gero kanta batzuei beste hizkuntza bat egokitzen zaiela ere ikusten dut batzuetan. Martirien istorioak beti gazteleraz entzun izan ditudanez gazteleraz joan da kantua. Paseo abestia Robert Walserren eleberrian oinarritzen da; uste dut euskaraz ere badagoela itzulpenen bat, baina nik beti gazteleraz irakurri izan dut Walser, bada, gazteleraz da abestia. Tanqueray vodka bat da, beraz, Tanqueray abestiari errusieraz jarri nizkion hitzak, Interneten poesia bat errusieraz errezitatzen zuen mutiko bati lapurtutakoak. Ordenagailuz sorturiko musikari buruzko kanta ingelesez egin nuen, mundu hori nahikoa anglosaxoia dela iruditzen zaidalako Aukeraketa estetikoak dira.
Zergatik saguzarra?
Mursego izena sonoritate polita zeukalako aukeratu nuen. BAPen kanta ere gustatzen zitzaidan abesteari ekiten dio: ni ondo nago, alderantziz, zuek zaudete gaizki.
Bela Lugosi, Drakula eta kontu horiek guztiak betidanik gustatu izan zaizkit, baina egia esan izena jarri ondoren askoz gehiago hasi naiz irakurtzen eta ikertzen, eta gero eta identifikatuago sentitzen naiz izenarekin. Hegan egiten duen ugaztun bakanetakoa da saguzarra, bakarra ez baldin bada; hibernatu egiten du, niri ere gustatuko litzaidake; ultrasoinuekin kokatzen da munduan; aurreko batean EHUko ikerketa batean arrantzan ere egiten dutela deskubritu
dela irakurri nuen, eta ni garai batean ibiltzen nintzen arrantzan.
Zein da azken aldian gehien entzuten duzun musika?
Jupiter Jon erosi dut Durangon. Tapiaren hiru diskoak ere bai; Tapiaren oso zalea naiz. Kotxean Inorenena ari naiz asko entzuten, asko gustatu zait. Nacho Umbertena ere bai. Eta emakume serbiar bat, Mis Platnum, oso ona iruditu zait, ijitoen musika eta popa fusionatzen dituen kantari bat.
Eta esku artean dituzun proiektuak?
Erromara joango gara Xabier Montoiarekin aste honetan; gero Elorrio, Ondarru, Mataderoa, Donostia ia astero daukagu kontzerturen bat Montoiarekin. Bakarlari bezala Bartzelona, Castellon eta berriro Bartzelona tokatzen zaizkit. Hemen inguruan ez dut asko jo nahi; ez nigatik baizik eta jendearengatik, asko jo izan dut inguruotan azken aldian.
Pixkanaka ari zara zure bidea egiten. Hasita al zaude hirugarrenarekin?
Ez. Egia esan, ez dut baztertzen, zergatik ez, erretiratzea ere. Hala ere, momentu honetan argi daukat umeentzako disko bat egin nahi dudala. Bilboko Alondegian egin nuen kontzertu bat eta oso ondo atera zen, nik uste dut merezi duela. Adibidez, Itsas urpekarien dantza abestian haurrak arrainak marrazten jarri nituen, marakak eraman nituen eurentzako, dantza egitera atera nituen Zuek zarete za abestian "za!, za!, za!" egiten zuten korua. Polita.

Soinu bat: Soinu asko gustatzen zaizkit... Uraren soinua, bai olatuak baina baita iturri bat ere; metalaren soinua, adibidez, kutxara batekin katilu handi bat jotzea; umeak kantatzen.
Bideojoko bat: Kanta bat egin dut Mario Bros eta Donkey Kong-en bideojokoaren inguruan, baina musikak grazia egiten zidalako. Izatez, bideojokoak ez zaizkit batere gustatzen. Umetan anaiak izan zuen bat baina ez nuen apenas ukitu.
Kirol bat: Kar, kar, kar. Kirola gorroto dut... Beno, garai batean arrantza egiten nuen eta gustatzen zitzaidan. Arrantza kirola da, ezta?
Hitz bat: Itzala.
Liburu bat: Matilda (Roald Dahl, 1988).
Edari bat: Gauza mikatzak gustatzen zaizkit, gin-tonic bat.

Mursegoren kuttunak