Maitatu, ikasi, ari... euskalakari!

Apirilaren 7tik 17ra bitarte izango da Korrika 17; AEK-k bi urtean behin euskarari bultzada emateko antolatzen duen ekimen ibiltaria, korrikalaria. GAZTEZULOk ez dio hutsik egingo.
Trebiñun hasiko da eta 11 egunez etenik gabe bi mila kilometro baino gehiago egin eta gero helduko da Donostiara. Maitatu, ikasi, ari euskalakari! leloak Euskal Herri osoa zeharkatuko du luze zabal. Lehen hitza euskaraz egiten dugunok, euskaraz pentsatu, ikasi eta lan egiten dugunok gara euskalakariak eta, beraz, badugu gure ekarpena egiteko arrazoia.
AEK-k aurtengorako prestatu duen ibilbidean zehar GAZTEZULOk ere badu bere tartea. Hain justu, azken eguna, egun handiena aukeratu dugu tipi-tapa euskararen aldeko gure kilometroa egiteko. Donostiako Piratekin batera osatuko dugu eta, noski, apirilaren 17an Korrikaren azken txanpara eta amaiera ekitaldira hurbiltzeko asmoa duzuen Euskal Herriko gazte guztiei luzatu nahi dizuegu gurekin batera korrika egiteko gonbitea. Antso Jakitunaren eta Azpeitia kaleek izkin egiten duten leku berean hartuko dugu lekukoa 12:00etan, Donostiako Pio XII.eko autobus geltokitik gertu, baina kalejiran hurbilduko gara bertaraino Bulebarretik. Beraz, deialdia: goizeko 11:00etan Donostiako Bulebarreko erlojuan, elektrotxarangarekin batera lekukoa hartuko dugun tokiraino hurbiltzeko. Datozen egunotan ere emango dugu honen berri gaztezulo.com webgunearen eta facebooken bitartez. Hitzorduarekin bat egiten duzuenon artean, besteak beste, kamisetak banatuko ditugu, eta musika ere edukiko dugu korrika heldu arteko itxaronaldia arindu eta alaitzeko. Gainera, arratsaldeko 15:30etatik aurrera Donostiako Parte Zaharreko Trinitate plazara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, horixe izango baita gazteon gunea, GAZTEZULOk babestutako gunea, gaztezulotarron gunea. Besteak beste, Esne Beltza, Gose eta Zesatek! taldeek emango dute kontzertua... Galdu behar al duzu?! Gogoratu, apirilaren 17an Donostian ikusiko dugu elkar!
Apirilak 7Trebiñu; Bernedo; Genevilla
Apirilak 8Kanpezu; Agurain; Zalduondo; Altsasu; Etxarri Aranatz; Lakuntza; Uharte; Arakil; Irurtzun; Lekunberri; Iruñea; Burlata; Atarrabia; Barañain
Apirilak 9Noain; Gares; Lizarra; Sartaguda; Martzilla
Apirilak 10Castejon; Tutera; Otsagabia; Jaurrieta
Apirilak 11Lintzoain; Elizondo; Tafalla; Zangoza; Espartza-Erratzu; Doneztebe; Lesaka; Sara; Baiona
Apirilak 12Maule; Donibane Garazi; Kanbo; Donibane Lohizune; Urruña; Hendaia; Irun
Apirilak 13Errenteria Orereta; Pasaia; Hernani; Tolosa; Legorreta; Ordizia; Beasain; Segura; Azpeitia; Eibar; Markina Xemein
Apirilak 14Berriz; Durango; Elorrio; Bergara; Urretxu; Oñati; Eskoriatza; Legutio; Gasteiz; Langraiz Oka
Apirilak 15Montevite; Beluntza; Altube; Untzaga; Gordexola; Balmaseda; Trapagaran; Barakaldo; Bilbo; Ugao
Apirilak 16Laudio; Igorre; Larrabetzu; Sondika; Berango; Lemoiz; Bermeo; Busturia; Ibarrangelu; Lekeitio
Apirilak 17Ondarroa; Zumaia; Zarautz; Donostia

Ana Castro 27 urteko barakaldotarra prest da hamar eguneko rallyerako. AEK-ko komunikazio arloko kidea kazetarien bi kotxeetako batean joango da, bigarren aldiz.Maleta prest?
Zenbat eta motxila txikiagoa orduan eta hobeto. Gurekin batera zenbait lagun etorriko dira, eta nahikoa lekua egon behar du guztientzat. Arropa erosoa eta zapatillak barra-barra sartuko ditut zakuan. Duela bi urte ez nuen ezeren falta sumatu.
Zein da zure eginkizuna?
AEK-ko hiru kazetari eta beste hedabideetako beste sei-zazpi joaten gara, bi ibilgailutan. AEK-kooi dagokigunez, zuzeneko elkarrizketak egiten ditugu irratiekin 08:00etan hasi eta 22:00etara arte. Horretaz gain, webgunea eta sare sozialak elikatuko eta bideoak grabatuko ditugu.
Korrika ez da gelditzen. Eta zuek?
Guk 19:30ak aldera bukatutzat ematen dugu eguna; gertuko AEK euskaltegira joaten gara, kronikak eta abar bidaltzeko. Esate baterako, Erriberara iritsi bagara, bada Tuterako euskaltegira. Eta behin lana bukatuta, inguruko ostatura lotara. Furgoneteroek esaten digute oso eroso bizi garela (kar, kar, kar).
Aurreko Korrikaren zer pasadizo gorde zenuen oroimenean?
Oso esperientzia gutxi nuen gidari gisa eta beraz, gida baimena banuen ere, mutil lagunarekin praktikak egin behar izan nituen Korrika hasi aurretik. Gainera, egun batean matxura izan genuen eta gurpila aldatu behar izan genuen denon artean. Bestalde, elkarbizitzaren ondorioz, pikeak sortzen dira. Gran Hermano txikia dirudi.
Helmugara iritsita, zer?
Parrandarako gogoa izaten da, baina biharamunean egiten du gorputzak behera; lo egiten igarotzen duzu hurrengo eguna. Lankide batzuek aurtengoa bukatuta Korrika 18 prestatzen hasi beharko dute, baina nik, zorionez, oporrak hartuko ditut.
Barrutik bizi zenuen aurreko Korrika eta beste horrenbeste egingo duzu aurten. Eta aurrekoak?
Ikasle garaian beti parte hartzen nuen nire herritik pasatzen zenean, azken eguneko jaira ere joan ohi naiz, lekukoa eraman nuen behin herrian, Barakaldon.
Zerekin geratzen zara?
Ezin ahaztu kazetariok kilometro batean autotik jaitsi eta lekukoa txandaka eramaten dugunekoa.

Nondik nora

Ana Castro: Gorputzak biharamunean egiten du behera