Maitasunaren Polizia Danimarkan

Maitasunaren Polizia Danimarkan Maitaleek beren harremana frogatu beharko dute herrialdean elkartu ahal izateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasunaren-polizia-danimarkan/@@download/image/5e8b08d6d3806c2958a4a5b2.jpg
2020/05/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Maitaleek beren harremana frogatu beharko dute herrialdean elkartu ahal izateko.
Maitasunaren Polizia Danimarkan

Danimarkan hasi dira ere itxialdiaren neurriak pixkanaka baretzen; gauzak horrela, mugetako kontrola lasaitzen hasi dira, eta herrialdean bigarren etxea dutenek bisitan joateko aukera izango dute. Baina hartutako neurrien artean, bada bat bereziki bitxia; hemendik aurrera, maitaleak elkartu ahalko dira, beren maitasuna frogatzen badute.

Horretarako, herrialdeak maitasunaren poliziak jarri ditu lanean; hala, elkarrekin egon nahi duten maitaleek gutxienez 6 hilabete elkarrekin ibili direla frogatu beharko dute. Nola? Argazkiak, eskutitzak eta mezuak erakutsi beharko dituzte beren harremana benetakoa dela egiaztatzeko. Dena den, online elkarrizketak ez dituzte kontuan hartuko; bikoteek pandemiaren aurretik elkarrekin zeudela frogatu beharko dute elkar ikusi ahal izateko.

Alemania eta Suitza arteko muga itxita dago, eta bi herrialdetan banatutako maitale, senide eta lagunek ezin dute elkar ikusi oraindik.

Neurri hauek pandemian bereizita izan diren bikoteei zuzenduta dago, ez elkarrekin bizi direnei, baina, zeinek erabaki dezake zer den edo nolakoa den maitasun harreman bat? Neurriak eztabaidak sortu ditu herrialdean.

MAITASUNAREN NEURTZAILEAK

Danimarka ez da harremanen inguruan adierazpen edo neurri polemikoak hartu dituen herrialde bakarra pandemia honetan; Herbehereetako Osasun Ministerioak itxialdia igarotzeko sexurako kide bat topatzea gomendatu zuen.