Maitasunaren lorategian

Maitasunaren lorategian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasunaren-lorategian/@@download/image/28p20-1_1369677505.jpg
2003/03/07
erreportajea
Maitasunaren lorategian
Afrodisiakoek sexu grina areagotzen omen dute. Afrodita edertasunaren eta maitasunaren jainkosaren ohorezko substantzia horietako gehienak naturan bertan aurki daitezke.

Sagarra
Tentazioaren eta galbidearen fruitua kristauentzat, sagarra Afroditaren ikurra da. Adituen arabera, sexu gau baten aurretik sagar erreak kanelaz lagunduta janez gero, sexu gogoa pizten da.

Udarea
Emakumearen gorputzarekin antz handia duen fruitu honek "biodina" izeneko substantzia pizgarria du. Horregatik, aproposa da afari erotikoetarako. Intxaurrekin nahastuta hartzea gomendatzen  da.

Mahatsa
Orgietan huts egin ezin duen jakia. Gozamenarekin lotzen da mahatsa, eta Dioniso ardoaren eta parrandaren jainko grekoaren ikurra da. Arbendolekin batera jatea komeni da.

Orburuak
Mediciseko Catalina italiarrak zabaldu zuen Frantziako maitaleen artean orburua jateko ohitura. Izan ere, barazki honek dohain bereziak zituela zioen Mediciseko Catalinak. Olioz eta limoi zukuz busti daitezke.

Zainzuriak
Erromatarrentzat oso jaki preziatua, garai batean garesti saltzen zen azoketan. Zakilaren antza du, eta afrodisiako indartsuenetakoa omen da. Diotenez, ez dira oso bigun jan behar.

Berenjena
Kondairaren arabera, Bayildi iman turkiarra, berenjenak jaten ari zela, lurerra erori zen plazerrari ezin eutsi. Labean presta daitezke tomatearekin lagunduta.