Maitasunaren geografiak aztertuko ditu Donostiako Literaktum jaialdiak

Maitasunaren geografiak aztertuko ditu Donostiako Literaktum jaialdiak Patxi Zubizarreta, Castillo Suarez, Nerea Balda, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia, Harkaitz Cano eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute askotariko jardueretan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasunaren-geografiak-aztertuko-ditu-donostiako-literaktum-jaialdiak/@@download/image/LITERAKTUM_PRENTSAURREKOA_2023_1200X800.jpg
2023/11/13
Patxi Zubizarreta, Castillo Suarez, Nerea Balda, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia, Harkaitz Cano eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute askotariko jardueretan.
Maitasunaren geografiak aztertuko ditu Donostiako Literaktum jaialdiak

Literaktum letren jaialdia gaur hasiko da, hilaren 26ra arte, eta Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo edizioak. Gaiari ikuspegi ezberdinetatik helduko diote eta lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez, eta laguntasunaz arituko dira sortzaileak. Honela azaldu dute antolatzaileek: "Maitasuna, ulertzen ez dugun baina bizitzeko ezinbesteko dugun sentimendua. Izan ere, bizi al daiteke inolako maitasunik gabe? Maitasunak, maitasun ezak edo desamodioak emoziorik muturrekoenak eragin ditzake gizakiarengan eta sortzaileengan, sorkuntza iturri ere izan ohi dira". 

Maitasun mota ezberdinen ñabardura eta garrantziaz aritzeko bertaratuko dira jaialdira honako sortzaile hauek: Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jimenez, Alejandro Gandara, Maximo Huerta eta Patxi Zubizarreta. Ramon Andres,  Gioconda Belli eta Antje Ravic Strubel ere izango dira Literaktumen. Gioconda Belli gaur izango da jaialdian, Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:00etan,  Irati Goikoetxea idazleak gidatutako solasaldian.

Libu-dendetara ere itzuliko da jaialdia,  eta Zubieta-TROA liburu-dendan izango da Jacobo Bergareche eta Elkar Aretoan, berriz, Nerea Balda.

Bestetik, hainbat urteurren ere hartuko dituzte kontuan jaialdian: Mikel Laboaren heriotzaren hamabosgarren urteurrena. Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan argitaratu zela 150 urte dira, eta Euskal Irudigileen elkarteak, berriz, hogei urte bete ditu. Hiru erakusketek hartuko dituzte, besteak beste, urtemuga hauek. Laugarren erakusketak, aldiz, Surflaria komikia izango du oinarri. 

Haur literaturan gertatzen ari den ipuinen berridazketaz mahai-ingurua, Patri Urkizu lagunartean saioa eta Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak ere izango dira Literaktumen. Antzezlanak, literatur emanaldi musikatuak eta bestelako jarduerak ere izango dira. Agenda osoa hemen kontsulta daiteke.