Maitasunaren bagoiak

Pragako metroa garraiobide azkar eta erosoa izan da orain arte, baina udazkenetik aurrera, jende berria ezagutu eta, nork daki, maitasun harreman bat hasteko leku aproposa ere bilaka daiteke; izan ere, "maitasunaren bagoiak" deiturikoak ezartzeko asmoa adierazi dute metroko arduradunek, hau da, bikote bila dabiltzan horientzako topaleku gisa funtzionatuko duten bagoi bereziak. Egunean milioi erditik gora hiritarrek darabilte metroa Pragan, eta haiei, hain zuzen, galdegingo diete kabina berrien inguruan. Gehiengoak baiezkoa ematen badu, Txekiar Errepublikara joan beharko dugu amorante bila!