Maitasuna De la iglesia erara

Zinea egitera bueltatu da Alex de la Iglesia. Zuzendari bilbotarra, berak idatzitako gidoiarekin, Balada triste de trompeta errodatzen hasi berri da. Filma 1973an girotuko du eta trapezista beraz maitemindutako bi pailazoren istorioa izango du ardatz. Maitasuna, De la Iglesiaren ikuspuntutik jorratuta, noski. Zuzendariak berak esan duenez, komedia tragikoa baino gehiago, komedia groteskoa izango baita.