Maitasuna aurkitzeko bide berriak

Ingalaterran ligatzea ez omen da batere erraza. Izan ere, bertako enpresa batek bikotekidea aurkitzeko zerbitzu berria abian jarri du: 200 euroren truke, bikotekide bila dabiltzanen izena eta telefonoa jartzen dituzte hirietako publizitate paneletan. Orain arte, 16 mutilzaharren telefonoak ipini dituzte Birminghan-eko hormetan. Ekimenak emaitza ona izan ote duen ez dakigu oraindik.