Maitasun pilula errealitate bihurtzear?

Maitasun pilula errealitate bihurtzear? Oxford Unibertsitateko Anna Machin neurozientzilariaren arabera garuneko kimikari buruzko nahikoa ezagutza dago maitemin aldartearen inguruan. Horregatik, pilulekin sentsazio hori erreplikatzea posible izango dela ziurtatu du. Pilula itxurako "maitasun edabea" edo errezeta terapian dauden bikoteei emango litzaieke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasun-pilula-errealitate-bihurtzear/@@download/image/pastilla-amor-770.jpg
2022/06/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Oxford Unibertsitateko Anna Machin neurozientzilariaren arabera garuneko kimikari buruzko nahikoa ezagutza dago maitemin aldartearen inguruan. Horregatik, pilulekin sentsazio hori erreplikatzea posible izango dela ziurtatu du. Pilula itxurako "maitasun edabea" edo errezeta terapian dauden bikoteei emango litzaieke.
Maitasun pilula errealitate bihurtzear?

Gorputzetik haratago dagoen zerbait bezala deskribatu izan bada ere maitasuna, frogatuta dago garun adierazpen bat dela, beste pertsonarekiko sentitzen dugun erakarpenak sortua. Alabaina, egundaino ez dago inongo produkturik maitemintzearen sentsazioa eragiten duena. 

Machin neurozientzialariaren aburuz hau laster aldatu liteke. Giza maitasunaren ikerketan historial zabala du doktorea da eta Cheltenham Zientzia Jaialdian emandako hitzaldi batean ziurtatzen du neurozientziako ikerketak nahikoa aurreratuak daudela jada maitasuna erreplikatzen duen pilulak sortzeko. Maitasunarekin lotutako sustantziak kimikoek gure garunean oxitozina, serotonina, dopamina eta beta endorfina sortuko lituzkete. Horiek sortzen dituen pilula merkaturatuko balitz Machin-ek uste du maitasuna bilatzeko gaitasunak hobetuko liratekeela, edo behintzat maitemintzeko aukerak haziHori bai, pilula hau terapian dauden bikoteei errezetatu beharko litzaiekeela soilik uste du, euren erromantzea berpizteko.