Maitasun eskolak unibertsitatean

Maitasun eskolak unibertsitatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitasun-eskolak-unibertsitatean/@@download/image/2011668184Maitasun_eskolak_unibertsitatean.jpg
2012/12/13
berria
Maitasun eskolak unibertsitatean
Beijingo hezkuntza arduradunek irakasgai berria eraman nahi dute unibertsitateetara. Osasun mentalari buruzko testu bat lantzen ari dira eta bertan bada maitasunari buruzko atal bat: "Harreman erromantikoak kudeatzen ikastea da zoriontasunerako abiapuntua" dio tituluak. Maitasunaren benetako esanahia ulertzen lagundu nahi omen diete gazteei eta, antza, homosexualitateaz ere ariko dira, tabua Txinan. Artifizial xamarra, ez ala?