Maitasun adierazpena

Maitasun adierazpena https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/16
albiste-laburra
Maitasun adierazpena
Seguruenik, Michael Banks 27 urteko gaztearen maitasun adierazpena gogoan izango dugu luzaroan. Bere neskalagunarekin ezkondu nahi zuen eta eskea modu originalean egiteko asmoz, Morro Rock, Kalifornia erdialdeko mendirik arriskutsuena eskalatzea bururatu zitzaion, tontorretik FaceTime aplikazioaren bitartez bideo-deia egiteko. Emaitza, garestia: bide okerra hartu eta amildegiaren erlaitzean harrapatuta geratu zenez, milaka dolar eta salaketa ordaindu beharko ditu erreskatatzeagatik.