Maitane Basasoro, Manu Araolaza, Beñat Garaio, Eneko Iradier eta Iñigo Arrazolak jaso dute Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria

Maitane Basasoro, Manu Araolaza, Beñat Garaio, Eneko Iradier eta Iñigo Arrazolak jaso dute Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria 44 tesi aurkeztu dira sariketaren zortzigarren edizioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maitane-basasoro-manu-arazolaza-benat-garaio-eneko-iradier-eta-inigo-arrazolak-jaso-dute-euskarazko-tesien-koldo-mitxelena-saria/@@download/image/saridunak.jpg
2023/02/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

44 tesi aurkeztu dira sariketaren zortzigarren edizioan.
Maitane Basasoro, Manu Araolaza, Beñat Garaio, Eneko Iradier eta Iñigo Arrazolak jaso dute Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria

Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak.  

Honako hauek izan dira sarituak, jakintza arloka: Artea eta Giza Zientzien arloan, Beñat Garaio Mendizabal, Euskara eleaniztasunean irakasten duten eskolak aztergai: D ereduko Gasteizko bi eskolaren indarguneak identifikatzen lanagatik; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Maitane Basasoro Ziganda, Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua tesiagatik; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Eneko Iradier Gil, Potentzia Domeinuko NOMA 5G Sareetarako eta Haratago lanagatik; Zientzien arloan, Iñigo Arrazola Maiztegui, Argi-Materia Elkarrekintzen Diseinua Teknologia Kuantikoetarako tesiagatik; eta Osasun Zientzien arloan, Manu Araolaza Lasa, Morfinak DNA-ren metilazioan duen eragin epigenetikoaren azterketa, bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknikak erabiliz izenburuko lanagatik. Saridunek diploma eta 2.000 euro gordin jaso dituzte.

Guztira 44 tesi aurkeztu dira sariketara eta honela banatu dira arloka: Zientzien arloan, 13 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, 4 tesi; Osasun Zientzien arloan, 12 tesi; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, 7 tesi; eta Artea eta Giza Zientzien arloan, 8 tesi.

Azken bi urteotan (2020-22), 86 tesi egin dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 38 nazioartekoak izan dira. 2020/21 ikasturtean, 25 izan ziren euskaraz eginiko doktorego-tesiak, eta 2021/22 ikasturtean, berriz, 61.