“Mailu isila”

“Mailu isila” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mailu-isila/@@download/image/28p46-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Alberdania, 2002
140 orrialde • Poesia

Mailuarekin mundua aldatu nahi du poetak. Konponketak alde batera utzita, “hautsi guztia eta aurkitu beste mundu hori, ezkutatzen ahalegintzen garen hori”. Egunerokotasunaren zamak ernegatzen du poeta, gainezka du arima herrien etika sonanbuluz eta hustu egiten da barrutik, arimaren matematika asmatuz. Bilaketa horretan gurera ekarriko ditu Aresti, Dante, Mirande, Vladimir Ilitx, Van Gogh, Oteiza eta beste asko. Desmitifikazioaren bidetik, bereak dituen irudiez baliatuz -euliak, euria, dutxak, gutunak...-, bizi garen gizartearen erretratua marrazten digu Igerabidek. Ironiaz sarritan, etsipenez zenbaitetan. Etorkizuneko lanbidea desagertzea izan daiteke, baina mailuak badu ahotsik. Isila gehienetan, telebistan euria etengabe ari duenean bezala. Hala ere, ahots hori entzun daiteke oraindik etxeak hiltzen dituzten lantegietan.