Mailbox

Orain arte soilik iOS erabiltzaileentzako eskuragarri zegoen aplikazio interesgarria eskuragarri dago jada Android sistema eragilerako. Gure email guztiak kudeatzeko programa ederra da, interfaze oso landua duena. Aplikazioa email asko jaso zein bidali behar dituzten pertsonentzako pentsatuta dago. Hala, telefonoaren bidez lan egin eta emailak kudeatu behar badituzu, hauxe da behar duzun aplikazioa. Gainera, erabiltzailearen ekintzetatik ikasi egiten du, gehien errepikatzen dituen ekintzez jabetu eta aurrerantzean automatikoki burutuz. Oso eraginkorra da.