MAIDER URIARTEK IRABAZI DU 'HAMAIKA ENTZUTEKO!' IX. IRRATI-PIEZEN LEHIAKETA

MAIDER URIARTEK IRABAZI DU 'HAMAIKA ENTZUTEKO!' IX. IRRATI-PIEZEN LEHIAKETA Ruben Martinez Rosasentzat izan da bigarren saria. Pieza irabazleak, eta saridunen eta epaimahaikideen solasaldiak izango dira entzungai bihar Ispilu Beltza irratsaioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maider-uriartek-irabazi-du-hamaika-entzuteko-ix-irrati-piezen-lehiaketa/@@download/image/Maider Uriarte_Ruben Martinez.jpg
2023/12/21
Ruben Martinez Rosasentzat izan da bigarren saria. Pieza irabazleak, eta saridunen eta epaimahaikideen solasaldiak izango dira entzungai bihar Ispilu Beltza irratsaioan.
MAIDER URIARTEK IRABAZI DU 'HAMAIKA ENTZUTEKO!' IX. IRRATI-PIEZEN LEHIAKETA

Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia Maider Uriarte Doizentzat izango da, Kirikoketa piezarengatik.  Epaimahaiaren hitzetan, “pieza laburra eta erakargarria da, soinu-geruza ugari dituena eta efektuak oso modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Hizkuntza aberatsa du eta Euskal Herriko ohituren isla diren soinu eta sentsazioak transmititzen ditu”. 

Bigarren saria, berriz, Ruben Martinez Rosasentzat izan da, Arbizu Enea izeneko lanagatik. Epaimahaiak "lan originala eta umoretsua" dela azpimarratu du, "soinu-efektuak oso ongi erabiltzen dituena eta entzulea irratsaioan kontatzen den istorioan murgiltzeko gaitasuna duen pieza entretenigarria".

DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezia bihar, abenduaren 22an, izango da, 8:00etan hasita, FM107.4 sintonian eta irratia.donostiakultura.eus helbidean. Irrati-piezen lehiaketako pieza irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da.

Pieza irabazleak entzungai egongo dira irratiaren webgunean sari banaketaren ondoren.

Irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea  du helburu Hamaika Entzuteko! irrati-piezen lehiaketak. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu behar izaten dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea izan ohi da, eta edozein motatako piezak aurkez daitezke.