Maider Unda: "Beharrezkoa dut gustuko dudana egitea"

Ilusioz gainezka ekin zion Maider Unda arabarrak denboraldiari. Baina urtea hasi eta bukatu biak bat izan dira ia-ia. Belaunean min hartu du eta ebakuntza egin diote. Aurtengo garaipenik handiena bere onera itzultzea izango da.
"Oso leku polita eta lasaia da. Lautada bat da; alde batean Anboto ikusten da, eta bestean Orisol. Baserriak baino ez daude; ez dago bestelako eraikinik". Bere baserriaz, Atxetaz, ari da Maider Unda. Bertan bizi da eta artzain dihardu. Bertako lasaitasuna izango du lagun belaunean izan berri duen lesio larria sendatzeko. Borroka librean bide luzea egina du, eta txapelketa garrantzitsuetan lehen postuetan sailkatu izan da. Borroka librea eta artzaintza. Hel diezaiegun, patxadaz, bi gaioi.
Urtea ezin okerrago hasi da. Nola izan zen lesioa?
Entrenamendu batean izan zen, mugimendu arraro bat egin eta ebakuntza egin behar didate ezkerreko belaunean. Lesioak lesio, makulu baten laguntzaz moldatu naiz ebakuntza aurretik baserriko lanetan.
Aipatu izan duzu 2010a lehiatzeko baino gehiago trebatzeko urtea izan zela. Eta 2011ri nola begiratzen zenion min hartu aurretik?
Probak egiteko urtea izan zen 2010a, eta aurrerantzean zer egin behar dudan oso argi dut; batez ere, estrategia landu nuen iaz. Aurten, ordea, oso urte garrantzitsua da. Sasoi betean egon behar nuen. Munduko Txapelketan lehen bosten artean egon behar nuen, Londresko Olinpiar Jokoetara joan ahal izateko.
Lesioak utziko al dizu irailean lehiatzen?
Errekuperazio epeak asko murriztu beharko nituzke iristeko, sei hilabeterako baitaukat. Ebakuntzan dena ondo atera beharko litzateke, errehabilitazioa ere inongo gorabeherarik gabekoa beharko litzateke izan nahiago dut gauzak ondo egin. Datorren urtearen hasieran Olinpiar Jokoetara joateko kanporaketetan parte hartu ahal izango dut.
Kontuak kontu, Europako Txapelketan hirugarren sailkatu zinen iaz eta hirugarrenez Gasteizko kirolaririk onena izendatu zintuzteten. Bada zerbait!
Ba bai. Aurreikusita nuen joan den urtean behera egingo nuela, nolabait lasai hartzeko urtea zela, baina atzera begiratuta, ikusten dut urtea ez zela batere txarra izan.
Beijingo Olinpiar Jokoetatik diploma etxeratu zenuen. Zeri diozu estimu handien? Zure ibilbidean zehar irabazitako garaikur eta dominari, ala diploma hari?
2009ko Munduko Txapelketako hirugarren postua oso garrantzitsua izan zen, baina beno, bakarra aukeratu beharko banu, ba bai, diploma gordeko nuke, une berezia izan zelako eta Olinpiar Jokoek duten garrantzia ez duelako Munduko Txapelketak.
Bederatzi urterekin hasi zinen samboan. Hura izan zen lehen urratsa borroka libreari ekiteko. Nolakoa zen neskato hura?
Betidanik izan dut kirolerako grina, eta Otxandioko ikastolara gindoazen guztiok borrokarantz jo genuen; ez zegoen beste aukerarik. 1996an utzi nuen, emakumezkoen borrokan ez zegoen ezta Espainiako Txapelketarik. Denbora tarte horretan bizikletan ibili nintzen eta baita korrika egiten ere. Handik bi urtera borroka libreari ekin nion ostera ere, txapelketa gehiagotan parte hartzeko aukera nuelako.
Txapelketetan zure burua defendatzen duzun bezala egin ezazu zure kirolaren alde.
Nik kalean norbaiti helduz gero, izutu egiten da. Gure kirolean etengabe heltzen diogunez elkarri, ba beldurra galtzen duzu, jausten ikasten duzu eta abilezia asko lantzen da kirol honetan.
Profesional hitza borroka librearekin lotzea zuzena al da?
Azken urteetan bai, profesionala naiz, bekak ditudalako. Baina bi urtez jarraian emaitza onik lortu ezean, akabo. Ezin duzu, dena dela, hori presio bezala hartu, bestela kristoren zama litzateke. Hori horrela da eta kito.

Harremanik ba al dago borrokalarien artean?
Alemaniarrak eta frantziarrak oso jatorrak dira, eta Txinatarrak, aldiz, nahiko itxiak.
"Beste toki baten batean jaiota, izarra izango nintzateke". Non?
Errusian, zalantzarik gabe. Gurean baino askoz oihartzun handiagoa dute han borrokalariek, baina hori bai: ez nuke Euskal Herria Errusiarengatik aldatuko (barrez).
Nolakoak dira zure entrenamenduak?
Goizetan, fisikoa lantzen dut neure kasa, eta arratsaldetan teknika eta taktika lantzen ditut Gasteizen, entrenatzailearekin eta beste hiru mutilekin. Arratsaldekoak gogorragoak izaten dira. Tira, egurra eman behar izaten diet mutiloi batzuetan, baina argi dute euren lana ni laguntzea dela.
Eskalatu ere egiten duzu, ezta?
Borrokalariok asko heltzen diogu elkarri, eta heltzeko momentuan indarra izateko eskalatzea lagungarria da. Ariznabarrako kiroldegia lantzen dut eskalada, hilabetez urtean.
Borroka librean bezala, herri kiroletan ere indarra oso garrantzitsua da. Ez al duzu inoiz tentazioa eduki herri kiroletan lehiatzeko? Harriak jasotzen dituzten zenbait emakume badago Euskal Herrian, eta sokatiran punta-puntan dabilen talderik ere bada.
Bai, tentazioa hor egon da, baina oraingoz nahiago dut nire arloan buru belarri jardun. Urte asko, halere, ez zaizkit geratzen, 33 baititut.
Kirola alde batera utzita, artzain diharduzu.
Urte hasieran ardiek lan dezente ematen dute, baina udazkenean, berriz, lan gutxiago ematen dute. Gainerakoan, lanbide honetan ere ez direla garai onenak sumatzen da. Azoketara, esate baterako, lauzpabost joaten ziren gazta saltzera duela urte batzuk; orain hamar edo hamabi. Beharra dago.
Laneko arazoak maletan eramaten al dituzu?
Ez. Nire telefonoa etxean uzten dut eta horrela ez dut laneko kontuen berri izaten. Gurasoek eta ahizpek hartzen dituzte beren gain baserriko lanak ni kanpoan nagoenean.
Lehen planotik aparte dagoen kirol batean zabiltza eta zure ogibideari ere batek baino gehiagok muzin egingo liokete. Korrontearen kontra beti?
Txikitan ikasitakoa egiten dut, besterik gabe. Txikitatik nabil baserrian eta txikitan ikasi nuen borroka librean. Egia da elektronika ere ikasi nuela, baina gustatzen zaidana egiten dudala esan ohi dut nik. Beharrezkoa dut gustuko dudana egitea.
Ba al dute antzik borroka libreak eta artzaintzak?
Bai: lan handia egin ostean jasotzen dituzula emaitzak. Dena dela, ezberdintasunik badago. Baserrian sasoi batzuetan ordu asko eman ditzaket ardiei begira, beste ezer egin gabe, eta borroka librean, aldiz, egin beharrekoa oso intentsoa izaten da.
Zer aholku emango zenioke borroka librean hasi ez hasi zalantza duen gazte bati?
Probatzeko. Kirol polita dela, asko ikasiko duela.
Eta artzaintzan aritzeko duda mudatan dabilenari?
Pentsa dezala lanbide hau bizitza guztirako dela, baina horrek bai bokazioa izan behar duela.